128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2010eko irailaren 21eko ebazpenaren bidez, Santakarako Udalak hasiera batean onetsi du 7. poligonoko 1167. lurzatiaren xehetasun azterlana (Zarrakaztelu kalea, 8, Santakara). Sustatzailea Estudio Devalle-Granell Arquitectura SCP da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz, onetsitako agiria jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Argitaratzeko agindu da.

Santakaran, 2010eko irailaren 30ean.-Alkatea, Daniel Ayabar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L1016285