128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Jaizko Udalak, 2010eko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Jaizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko Eraikuntza arautzen duen udal ordenantzan, 59. artikuluari dagokionez (Estalkiak).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Jaizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko Eraikuntza arautzen duen udal ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik egonen da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jaitzen, 2010eko irailaren 28an.-Alkatea, José Luis Anocibar Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1016281