128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2011ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten
zerga bidezko diru-sarreren eta prezio publikoen
erregulazioan izandako aldaketak. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2010eko urriaren 15ean egindako Osoko Bilkuran, eta behar den quoruma izanik, ondoko erabakia hartu zuen:

«ikusirik espedientean jasotako agiriak eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko urriaren 5ean hartutako erabakia, zeinaren bidez 2011. urteko ekitaldirako ordenantza fiskalak eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauak aldatzeko proiektua onesten baita, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/90 Foru Legean ezarritakoarekin bat, ondokoa erabaki da:

1.-Hasiera batez onestea ondoko zerrendan jasotzen diren zergen eta tasen ordainarazpena arautzen duten ordenantza fiskalei eta tarifen eranskinei buruz indarra duten testu eta tarifen aldaketak:

-Kudeaketarako, diru-bilketarako eta ikuskapenerako ordenantza fiskala.

-Lurren gaineko kontribuzioa.

-Agiriak eta bestelako euskarriak egin eta bideratzea.

-Zaintza bereziko zerbitzuak.

-Ibilgailuak eremu publikotik erretiratu eta zaintzeko zerbitzua eta ibilgailuak eremu publikoan ibilgetzea.

-Betearazpen aginduak, betearazpen subsidiarioak eta partikularrendako laguntzak.

-Iruñeko animaliak hartzeko zentroak emandako zerbitzuak eta arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak.

-Ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta eremu publikoan tokia erreserbatzea, ibilgailuen aparkaleku esklusibo gisa erabiltzeko, ibilgailuak elditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanetarako.

-Hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatua edo aprobetxamendu berezia.

-Hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu bereziak, hornidurako zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresendako.

-Trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzea, aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan.

2.-Hasiera batez onestea ondoko zerbitzuak emateagatik edo udal-jarduerak egiteagatik ezarritako prezioak arautzen dituzten arauei eta tarifen eranskinei buruz indarra duten testu eta tarifetan egindako aldaketak:

-Udal lokalen erabilera.

-Udalaren kirol instalazioen eta eskoletako areto eta instalazioen erabilera.

-Adinekoendako udal zerbitzuak eta jantoki sozialaren zerbitzua.

-Catalina de Oscariz arte eta lanbideetako udal eskolako ikastaroetako matrikula.

-Joaquin Maya udal musika eskola bereziak ematen dituen ikastaroetan izena eman eta parte hartzea.

-Udalak edo haren erakunde autonomoek antolatutako hezkuntza, kultura, kirol eta gizarte arloetako nahiz osasuna sustatzeko ikastaro eta jardueretarako sarrerak, izen-emateak edo matrikulak.

-Desinfekzio parkeko, bainuetxeko, albaitaritzako eta Animaliak Hartzeko Zentroko zerbitzuak.

-Udaleko garabi-zerbitzuak partikularrei emandako laguntza.

3.-Espresuki onestea prezio publikoak kostua baino txikiagoak izanen direla, espedientean jasotako agirian zehazturiko arauetan orotan, justifikazioa, betiere, agiri horretan jasoa delarik.

4.-Aditzera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela ondoko zerga eta kontribuzio berezien ordainarazpena erregulatzen duten ordenantza fiskalek eta tarifa-eranskinek:

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga.

-Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

-Hirilurren balioa handitzearen gaineko zerga.

-Luxuzko gastuen gaineko zerga: Bingo jokoa.

-Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga.

-Kontribuzio bereziak.

-Lizentziak eta hirigintzako jarduketak.

-Ingurumena babesteko eta jarduera kaltegabeetarako baimenak.

-Udalaren erabaki, ordenantza eta bestelako arauetan aurreikusitako ikuskapenak zein aztertu eta kontrolatzeko bestelako esku-hartzeak.

-San José udal hilerriko zerbitzuak.

-Elikagaien eta ingurumen-laginen gaineko saiakuntza kimiko eta mikrobiologikoak.

-Ezkontza zibilak.

-Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, eta eremu publikoan zoladura edo espaloiak mugitzea.

5.-Aditzera ematea aldaketarik gabe eta, horrenbestez, indarrean segitzen dutela ondoko zerbitzuak edo udal jarduerak direla medio ordaindu beharreko prezioak erregulatzen dituzten arau fiskalek eta tarifen eranskinek:

-Premiazko ostatu-zerbitzua, udal apartamentuetan.

-Etxeko Laguntza Zerbitzua.

-Hezkuntza- eta laguntza-zerbitzuak, Udaleko haur-eskoletan.

-Hilobi-kutxen eta kutxa-gordailuak eta errautsetarako kolunbarioko hilarriak osaturiko multzoen salmenta, San José udal-hilerrian.

-Ekipajeen zaindegi-zerbitzua, Sanferminetan.

6.-Ordenantza fiskalen eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauen gainean hasiera batez onetsitako aldaketek 2011ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, behin arauzko izapideak bete eta gero, betiere aldez aurretik haien testu bateratuak argitara emanen direlarik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Behin hogeita hamar eguneko epe hori iraganez gero, erreklamazio, kexa edo oharrik gabe, aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira.

Hori dena argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko urriaren 15ean.-Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1017034