128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2010eko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1.789,70 euroko kreditu gehikuntzaren espedientea, 2010eko aurrekontuko gastuetako 452,62101 kontu-sailari dagokionez, BEZa %2 handitu baita kiroldegiko geotermiako lanetan. Diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oteitzan, 2010eko irailaren 30ean.-Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1016283