128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Garapenerako laguntzaren proiektuak
diruz laguntzeko erabakiaren jakinarazpena

Udalak 2010eko abuztuaren 25eko osoko bilkuran erabaki zuen garapenerako laguntzaren proiektuak diruz laguntzea. Horren jakinarazpena egiten saiaturik, lortu ahal izan ez denez, ordezko jakinarazpenari ekin zaio iragarki honen bidez eta Udalaren iragarki oholaz baliatuz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluaren ondorioz.

-Interesduna: Nahimsa, Paz con Justicia y sin Violencia.

Helbidea: Gaztelugibela, 13, 1. B. Iruña.

-Interesduna: Colectivo el Salvador Elkartasuna.

Helbidea: Bakearen ibilbidea, 1, 3. bul. Burlata.

-Interesduna: Organización Navarra para ayuda entre pueblos ONAY.

Helbidea: Olivako monasterioa, 27, 2. B. Iruña.

Jakinarazpena: Osoko Bilkuraren erabakia, El Salvador Elkartasuna elkarteak aurkeztutako laguntza proiektua 3.000,00 eurorekin diruz laguntzeko, eta Asamblea de Cooperación por la Pazek aurkeztutakoa 3.000,00 eurorekin.

Orkoienen, 2010eko irailaren 30ean.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1016223