128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

Aldaketa Lukingo Udal Planean. Hasierako onespena

Lukingo Udalak, 2010eko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Joaquín Soto Gonzálezek sustatu duen aldaketa Lukingo Udal Planean, Lukingo Udal Planeko katalogoa, 7. fitxa hain zuzen (499. lurzatia, 2. poligonoa), aldatzeari dagokionez. Xedea da babesaren maila aldatzea, I. mailatik (Babes integrala) II. mailara (Ingurumeneko babesa) pasa dadin.

Aipatutako agiria jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen xedatuarekin bat.

Lukinen, 2010eko irailaren 22an.-Alkate udalburua, Luis Ramón Azcona Gil.

Iragarkiaren kodea: L1016239