128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2675/2010 EBAZPENA, irailaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Faustino Aguirrezabal Bujanda jauna Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko (Evena) Mahastizaintza Ataleko buru izendatzen duena, merezimendu-lehiaketa eginda.

Merezimendu lehiaketa eginda, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2675/2010 Ebazpenaren bidez, Faustino Aguirrezabal Bujanda jauna Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko (Evena) Mahastizaintza Ataleko buru izendatu da, merezimendu-lehiaketa eginda. Izendapena sei urte naturalerako da, jabetza hartzen duen egunetik aurrera.

Deialdia otsailaren 25eko 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Iruñean, 2010eko irailaren 27an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1016693