128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Aisiarako eta biltoki gisa erabiltzen diren lokalak (piperoak) arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Aisiarako eta biltoki gisa erabiltzen diren lokalak (piperoak) arautzen dituen ordenantza.

Hogeita hamar eguneko epean jendaurrean egonen da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten epe horretan. Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago.

Faltzesen, 2010eko urriaren 1ean.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L1016282