128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Donamariako Udalak, 2010eko urriaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Donamariako Udal Planeko aldaketa xehakatua, Xabier Iribarren Urrozek eta Justa Urroz Otxandorenak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Donamarian, 2010eko urriaren 6an.-Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L1016572