128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hilarión Eslava Musika Eskolako estatutuak. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hilarión Eslava Musika Eskolako estatutuen testua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 213.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako testua jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, testua behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2010eko urriaren 1ean.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1016345