128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Berriozarko Udalaren Gobernu Batzarrak 2010eko urriaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Berriozarko Artekale kaleko 8an igogailua jartzeko xehetasun azterlana, eraikineko horretako jabeen elkarteak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, 2010eko urriaren 6an.-Alkatea, Xabier Lasa.

Iragarkiaren kodea: L1016602