128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udal Plan Orokorraren hasierako onespena. Epea luzatzea

Beriaingo Udalak, 2010eko abuztuaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Plan Orokorra, eta dagokion iragarkia eman zuen argitara 2010eko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 18koan.

Alkatetzaren urriaren 15eko 127/2010 Ebazpenaren bidez, jendaurreko epea zabaldu da 2010eko urriaren 28ko (osteguna) 14:00ak arte. Ordu horretara arte, espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2010eko urriaren 15ean.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L1017037