128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Aldaketa aurrekontuan. Onespena

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2010eko irailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2010eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 3/2010 espedientea.

Kreditu berezia:

GASTUAK:

-51160100 kontu-saila: Zoladurarako proiektuaren zerbitzu-sariak: 12.163,96 euro.

-51160104 kontu-saila: Argiteria berritzeko zerbitzu-sariak: 4.665,33 euro.

-43160105 kontu-saila: Parrokia-etxea: 1944,93 euro.

-12162204 kontu-saila: Leihoak aldatzea: 3.401,02 euro.

-45162501 kontu-saila: Ekipo informatikoak erostea: 1.100 euro.

-43260106 kontu-saila: Hiri hornigarriak: 1.535,65 euro.

-521222 kontu-saila: Wifi konexioa.

Gastuak, guztira: 25.770,89 euro.

DIRU-SARRERAK:

-Diru-laguntzak: 16.128,88 euro.

870 kontu-saila. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 9.642,01 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 25.770,89 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz, espedientea hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da.

Bargotan, 2010eko irailaren 29an.-Kudeaketa Batzordeko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L1016217