128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Ordenantza fiskala, ingurumen-babesaren eraginpean dauden jarduerendako eta ingurumen-babesaren eraginpean ez dauden jarduerendako baimenak emateko tasak arautzen dituena (lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko lizentzia).
Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ingurumen-babesaren eraginpean dauden jarduerendako eta ingurumen-babesaren eraginpean ez dauden jarduerendako (lehen aldiz erabiltzeko edo erabilera aldatzeko lizentzia) baimenak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluko 3. idatz-zatiak hara igorrita, ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraituz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, deusetan ukatu gabe, lege beraren 326. artikuluari jarraituz, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2010eko irailaren 30ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1016260