128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Aldaketa "Virgen de Jerusalén" zahar etxeko aurrekontuetan. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 1. aldaketa hasiera batean onestea Artaxoako "Virgen de Jerusalén" zahar etxeko 2010eko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriarekin bat, aipatu aurrekontuak Udaleko Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta aurrekontuaren behin betiko onespenaz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2010eko urriaren 1ean.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L1016340