128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Bake epaile eta ordezkoaren karguak hutsik

Aranoko bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik gelditu direnez, eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101 artikuluak eta Bake epaileen gaineko 3/1995 Erregelamenduaren 5 artikuluak agintzen dutenari jarraikiz, deialdi publikoa egiten da aipatutako karguak betetzeko.Horretarako 15 egun balioduneko epea irekitzen da, eguerdiko hamabiak arte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak agintzen dituen baldintzak betetzen dituzten eta hautatuak izan nahi duten pertsonek Aranoko Udaleko bulegoetan eskaerak aurkez ditzaten.

Aranon, 2010eko urriaren 14an.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L1016966