128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udal honek, 2010eko uztailaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun azterlana, Agoizko Udal Planeko AR2 banaketa eremuko plan partziala ukitzen duena, Promociones Iturpea S.L.k sustatua.

Xehetasun azterlanaren araudia ematen da argitara.

Agoitzen, 2010eko irailaren 28an.-Alkatea, Francisco José Enguita Moros.

AR-2 banaketa eremuko Plan
Partzialaren xehetasun azterlana

-Agoizko Udal Plana (Nafarroa). 2010eko martxoa.

Sustatzailea: "Promociones Iturpea, S.L."

Memoria.

Xedea: dokumentazio honen xedea da antolamendu xehakatuko zenbait determinazio aldatzea Agoizko Udal Planeko AR-2 banaketa eremuko Plan Partzialaren C1, C2, C3, C4, E1, E2, E3 eta E4 lurzatietan xehetasun azterlan baten bidez, zertarako eta lurzati horiek egun esleitua daukaten etxebizitza kopurua handitzeko, eta halaber, babestutako etxebizitzak izateko; hori guztia, egun indarra duen planeamenduak haiei esleitzen dien aprobetxamendu homogeneizatua aldatu gabe.

Aurrekariak: proiektu honen sustatzailea aipatu zortzi lurzatien jabea da; hortaz, familia bakarreko binakako zortzi etxebizitza egiten ahal ditu egun.

Egungo egoera sozio-ekonomikoetan garapen hori ez da bideragarria indarra duen Plan Partzialean ezarri bezala; izan ere, egungo orubeek eragin handia daukate ondoriozko etxebizitzen prezioetan, eta salmentak galarazten dituzte. Hortaz, beharrezkoa da hura hobetzea aldaketa honen bitartez. Aldez aurretik, Udaleko teknikariei galdetu zitzaien aldaketa honen inguruan, eta adierazi zuten xehetasun azterlan baten bidez posible zela.

Proiektua: justifikazio objektiboa eta hirigintzako justifikazioa: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearekin bat, xehetasun azterlan baten bidez lurzatiak batuko dira, egungo erabilera aldatuko da familia anitzeko etxebizitza babestua izan dadin, lerrokadurak egokitu eta birdoituko dira eta bolumenak antolatuko dira (hau da, eraikinen morfologia eta tipologia), Agoizko AR-2 banaketa eremuko Plan Partzialaren C1, C2, C3, C4, E1, E2, E3 eta E4 lurzatietan. Modu horretan, etxebizitza gehiago eraiki gogo dira, Plan Orokorraren eta Plan Partzial horren zehaztapenekin eta planeamenduak esleitzen dien aprobetxamendu homogeneizatua aldatu gabe.

Plan Partzialaren determinazioak:

Egun, Plan Partzialaren antolamendu xehakatuan (0-1 planoa) zehazten da lurzati horien erabilera familia bakarreko bizitegiarena dela, binakako etxebizitzetan eta etxebizitza libreak izateko.

Lurzatiketa: Jabetzan eta lurzoruaren erabileran (0-2 planoa) honako hau zehazten da: aipatu lurzati bakoitzaren azalera, eraikuntzaren gehieneko okupazioa, gehieneko azalera eraikia (binakako etxebizitzaren erabilerarekin), aprobetxamendu homogeneizatua, gehieneko garaierak, erabilera (etxebizitza bat lurzati bakoitzeko) eta jabetza eta mantenimendua.

Orobat, kontuan hartzen ez diren aprobetxamenduak eta aplikatu beharreko koefizienteak zehazten dira (AR-2ko Udal Planeko fitxaren araudiaren arabera), aprobetxamendu homogeneizatuak osatu eta finkatzen dituztenak.

Azkenean, Plan Partzialean eraikinetarako zehaztutako lerrokadurek eta garaierek (0-4 planoa) honako hau ezartzen dute: lerrokadurak eta neurriak lurzati bakoitzean, eraikinen gehieneko lerrokadurak, baimendutako garaierak, eta, horrekin batera zeharkako sekzioaren eskema bat ere badago, aurrekoa argitzeko.

Antolamenduaren egungo egoera nolakoa den azalduta, antolamendua xehetasun azterlan honen bidez aldatzeko arrazoi objektiboak eta hirigintzakoak adieraziko dira ondoan.

Arrazoi objektiboak azaltzeko, aipatzen ahal da sustatzaileak etxebizitzak egin nahi dituela lurzatietan, betiere operazio hori bideragarria bada ekonomiaren aldetik. Horretarako, etxebizitza gehiago behar dira, eta atxikiak binakakoak eta txikiagoak izanen dira, eta guztiak prezio tasatukoak.

Aldez aurreko ikerketa bat eginda, ondorioztatzen da binakako zortzi etxebizitzatik hamabi etxebizitza atxikiak izatera pasa daitekeela, bi eraikinetan kokatuak (sei etxebizitza haietako bakoitzean), baita aurrekoei gehituko zaizkien beste bi lurzatitan ere.

Lurren prezioa etxebizitza gehiagotan banatuta, babestutako etxebizitzak egiten ahal dira, familia bakarrekoak eta bere lorategia dutenak, bloke batean egonagatik ere.

Hirigintzaren aldetik justifikatzeko, aldaketarako ondoko irizpideak erabiliko dira ondoko urratsetan:

-AR-2 banaketa eremuko Plan Partzialean sartutako determinazioetan oinarritzen da proposatutako antolamendu berria.

-Bi lurzati berriak eratuko dira, oraingo zortziak biltzen dituztenak; hortaz, C1, C2, C3 eta C4 lurzatiak C-1 bis lurzatia izatera pasako dira, lau "C" lurzatiak batuta, eta E1, E2, E3 eta E4 lurzatiak E-1 bis izanen dira, aurreko "E" guztiak batuta. Familia anitzetako erabilera babestua izanen dute, bloketan atxikitako etxebizitzekin.

C1-bis = C1 + C2 + C3 + C4

E1-bis = E1 + E2 + E3 + E4

-Eraikinen gehieneko okupazioak ezarri dira.

-Jatorrizko lurzatien aprobetxamendu homogeneizatua errespetatuko da, baina eraikigarritasuna egokituta erabileraren aldaketaren arabera; izan ere, familia bakarreko binakako etxebizitza izatetik (koefizientea = 1,05) familia anitzetako etxebizitza atxikia, prezio tasatukoa, izatera pasa baita (koefizientea = 0,90).

-Plan Partzialean etxebizitza atxikiendako ezarritako gehieneko garaierei eutsiko zaie.

-Etxebizitza kopurua handituko da, zortzitik hamabira, txikiagoak izanen baitira; bi eraikinetan banatuko dira, bakoitzean sei etxebizitza atxiki egonda eta bakoitza lurzati batean kokatuta.

-Jabetza pribatua izanen da, eta Plan Partzialean ezarritako erabilera koefizienteei eta kontuan hartzen ez diren aprobetxamenduei eutsiko zaie.

Ondoriozko lurzati berrien bi fitxa erantsi dira, bertan haien determinazioak ikusteko eta egungoekin alderatzeko, bai eta xehetasun azterlan honek Plan Partzialean sartzen duen aldaketa ere.

Ukipenak lurzati berrietan: C1-bis lurzatia

C1 - bis = C1 + C2 + C3 + C4

Egungo Plan Partziala AR-2rako

AR-2ko Plan Partzialeko aldaketa

Lurzatiak: C1, C2, C3, C4

Lurzatia: C1-bis

Azalera (m²)

Azalera (m²)

C1 = 323,50

C1-bis

C2 = 243,00

C3 = 243,00

C4 = 243,00

Azalera, guztira = 1.052,50 m²

Azalera, guztira = 1.052,50 m²

Gehieneko okupazioa (m²)

Gehieneko okupazioa (m²)

C1 = 90,00

C1 - bis = 33 x 11

C2 = 90,00

C3 = 90,00

C4 = 90,00

Gehieneko okupazioa, guztira = 360,00 m²

Gehieneko okupazioa, guztira = 363,00 m²

Aprobetxamendu homogeneizatua (m²h)

Aprobetxamendu homogeneizatua (m²h)

C1 = 224,03

C1 - bis

C2 = 211,95

C3 = 211,95

C4 = 211,95

Aprob. homogeneizatua, guztira = 859,88m²

Aprob. homogeneizatua, guztira = 859,88m²

Azalera eraikia, gehienez (m²)

Azalera eraikia, gehienez (m²)

C1 = 180,00

C1 - bis = 859,88-[(1.052,50-363,00)x0,15]

0,90

C2 = 180,00

C3 = 180,00

C4 = 180,00

Azalera eraikia, guztira = 720,00 m²

Azalera eraikia, guztira = 840,50 m²

Gehieneko garaierak

Gehieneko garaierak

S (3,50m) + PB (3,50m) +

+1S (2,70m) + Teilatupea

S (3,50m) + PB (3,50m) +

+1S (2,70m) + Teilatupea

Erabilera

Erabilera

Etxebizitza librea

Prezio tasatuko etxebizitza babestua

Familia bakarreko etxebizitza binakakoaren koef. = 1,05

Libre tasatuko blokeko etxebizitza babestuaren koef.

= 0,90

Familia bakarreko etxebizitzari lotutako lurzoru libre pribatuaren koef.

(lurzatiaren azal. - okupazioa) = 0,15

Familia bakarreko etxebizitzari lotutako lurzoru libre pribatuaren koef.

(lurzatiaren azal. - okupazioa) = 0,15

Jabetza

Jabetza

Pribatua

Pribatua

Etxebizitza kopurua

Etxebizitza kopurua

4 etxebizitza

6 etxebizitza

Oharra.-Aprobetxamenduari dagokionez, sotoak, erdisotoak eta teilatupeak ez dira kontuan hartuko.

Ukipenak lurzati berrietan: E1-bis lurzatia

E1 - bis = E1 + E2 + E3 + E4

Egungo Plan Partziala AR-2rako

AR-2ko Plan Partzialeko aldaketa

Lurzatiak: E1, E2, E3, E4

Lurzatia: E1-bis

Azalera (m²)

Azalera (m²)

E1 = 252,00

E1-bis

E2 = 246,00

E3 = 234,00

E4 = 228,00

Azalera, guztira = 960,00 m²

Azalera, guztira = 960,00 m²

Gehieneko okupazioa (m²)

Gehieneko okupazioa (m²)

E1 = 108,00

E1 - bis = 45 x 11

E2 = 108,00

E3 = 108,00

E4 = 108,00

Gehieneko okupazioa, guztira = 432,00m²

Gehieneko okupazioa, guztira = 495,00m²

Aprobetxamendu homogeneizatua (m²h)

Aprobetxamendu homogeneizatua (m²h)

E1 = 210,60

E1 - bis

E2 = 209,70

E3 = 207,90

E4 = 207,00

Aprob. homogeneizatua, guztira = 835,20m²

Aprob. homogeneizatua, guztira = 835,20m²

Azalera eraikia, gehienez (m²)

Azalera eraikia, gehienez (m²)

E1 = 180,00

E1 - bis = 835,20-[(960,00-495,00)x0,15]

0,90

E2 = 180,00

E3 = 180,00

E4 = 180,00

Azalera eraikia, guztira = 720,00m²

Azalera eraikia, guztira = 850,50m²

Gehieneko garaierak

Gehieneko garaierak

S (3,50m) + BS (3,50m) +

+1S (2,70m) + Teilatupea

S (3,50m) + BS (3,50m) +

+1S (2,70m) + Teilatupea

Erabilera

Erabilera

Etxebizitza librea

Prezio tasatuko etxebizitza babestua

Familia bakarreko etxebizitza binakakoaren koef. = 1,05

Libre tasatuko blokeko etxebizitza babestuaren koef.

= 0,90

Familia bakarreko etxebizitzari lotutako lurzoru libre pribatuaren koef.

(lurzatiaren azal. - okupazioa) = 0,15

Familia bakarreko etxebizitzari lotutako lurzoru libre pribatuaren koef.

(lurzatiaren azal. - okupazioa) = 0,15

Jabetza

Jabetza

Pribatua

Pribatua

Etxebizitza kopurua

Etxebizitza kopurua

4 etxebizitza

6 etxebizitza

Oharra.-Aprobetxamenduari dagokionez, sotoak, erdisotoak eta teilatupeak ez dira kontuan hartuko.

Planoetan ondoko hauen egoera jasotzen da, egungoa eta aldatua: antolamendu xehakatua, lurzatiketa: jabetza eta lurzoruaren erabilerak, eta eraikinaren garaierak eta lerrokadura (1, 2, eta 3. planoak).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62. artikuluarekin bat egin da dokumentazioa, eta lege beraren 76. artikuluaren babesean tramitatu.

Laburpena: azken batean, Udalari dagokio, bere irizpidearen arabera eta adierazitakoan oinarrituta, eskatutakoa onera eramatea, erregelamenduzko tramiteen bitartean proiektu hau behin betiko onetsiz.

Iragarkiaren kodea: L1016316