128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Egoitza elektronikoa eratzea Andosillako Udalean

Alkatetzaren 2010eko irailaren 30eko 268. ebazpenaren bidez, eta Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean xedatua bete beharrez, erabaki da Andosillako Udalean egoitza elektronikoa sortzea, eta horrek bere gain hartzen du helbide horren bidez eskuratzen ahal diren informazioa eta zerbitzuak zuzendu, egiaztatu eta osatzeko ardura. Aipatutako ebazpenaren bidez, orobat, erregistro elektronikoa ere eratu da, egoitza horri lotua aipatutako helbide elektronikoan.

Andosillan, 2010eko irailaren 30ean.-Alkatea, Juan Enrique Sanzo Andrés.

ERANSKINA

1.-Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Andosillako Udalaren toki entitatea izanen da, eta haren erakunde autonomoek ere erabiltzen ahalko dute.

1.2. Helbide elektronikoa www.andosilla.net izanen da, Interneteko domeinu hori Andosillako Udalarena baita. Egoitza horren titularra Andosillako Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udalaren organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, Idazkaritza Nagusiak koordinatuta.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko dira zein diren iradokizunak eta kexak egiteko moduak, eta, betiere, eskura jarraituko dute modu tradizionalek, Udalaren Erregistro Orokorrean bertan aurkeztu beharrekoek.

2.-Erregistro elektronikoaren sorrera.

Egoitza elektronikoari lotutako erregistro elektronikoa sortu da. Erregistro elektronikoa sarrera eta irteeren erregistro orokorrean sartuko da, erregistro integratu bakar bat osatuz. Erregistro elektronikoak bide telematikoa ematen dio sarrera eta irteeren erregistro orokorrari. Antolakuntzaren aldetik, sarrera eta irteeren erregistro orokorra Idazkaritza Nagusiaren arloan dago sartuta, eta erregistro elektroniko hau sortzeak ez du menpekotasun organiko hori aldatzen.

3.-Prozedura elektronikoak.

Idazkaritza Nagusiaren bidez, alkatetza udalburutzaren zuzendaritza politiko eta organikoaren azpian eta Erregistro Orokorraz arduratzen den funtzionarioaren zuzendaritza teknikoarekin, egoitza elektronikoan zehaztu eta argitaratuko dira bide telematikoaren bidez kudeatzen ahal diren prozedurak.

Baliabide teknikoak urriak izanik eta prozedura administratibo eta eragileak konplexuak direnez gero, erabaki da herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak lehenetsiko direla.

Iragarkiaren kodea: L1016224