128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

131/2010 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, etxebizitzen sustatzaileek horien erosketa prezioaren kontura jasotzen dituzten kopuruen aitorpen informatiboaren H70 eredua onesten duena.

Abenduaren 9ko 358/2003 Foru Aginduak 170 eredua onetsi zuen, hau da, etxebizitzen sustatzaileek horien erosketa prezioaren kontura jasotzen dituzten kopuruen aitorpen informatiboa; orobat, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriaren bidez aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak onetsi zituen. Gerora, foru agindu batzuek aitorpen eredu hori aurkezteko moduei zegokien edukia ukitu zuten, Internet bidezko aurkezpen telematikoa sartzearen ondorioz.

Gaur egun, zerga ondorioak dituen informazioa tratatzeko orduan Foru Komunitateko Administrazioaren eta Estatuko Administrazioaren artean beharrezkoa den koordinazioaren ondorioz, eta kobrantzak kreditu edo zordunketa txartelen bidez kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburu edo profesionalek egindako eragiketen aitorpenerako 170 eredua berriki onetsi duenez azken administrazio horrek, komenigarria da etxebizitzen sustatzaileek horien erosketa prezioaren kontura jasotzen dituzten kopuruen aitorpen informatiboa egiteko indarra duen 170 ereduaren izena aldatzea. Abenduaren 9ko 358/2003 Foru Aginduak indarra hartu zuenetik aplikatu da eredu hori Nafarroan, eta hemendik aurrera H70 eredua izanen da. Dena dela, 2010eko ekitaldia baino lehenagoko aitorpenen kasuan, 170 izeneko eredua erabiltzen jarraituko da aitorpen horretarako.

Beraz, foru agindu honen bidez H70 eredua onesten da, hau da, etxebizitzen sustatzaileek horien erosketa prezioaren kontura jasotzen dituzten kopuruen aitorpen informatiboari buruzkoa. Horren edukia bat dator 170 ereduan agertzen zenarekin.

H70 eredua aurkezteko moduei dagokienez, paperean, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian edo bide telematikoz aurkezten ahalko da, aitorpenak nahitaez bide telematikoz aurkeztearen esparrua antolatzen duen uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan ezarritako irizpideekin bat.

Bestalde, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuari jarraikiz, horren bidez Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan zergen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak ugaritu eta hobetu nahi baitira, foru agindu honetan H70 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak jasotzen dira. Horien edukia bat dator 170 ereduan agertzen zenarekin.

Maiatzaren 24ko 177/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko IV. tituluko II. kapituluaren barruan (betebehar formalak, kontabilitatekoak eta erregistrokoak arautzen ditu), 62.13 artikuluak ezartzen du etxebizitzak sustatzen dituzten pertsonek edo entitateek, hurrengo urteko urtarrilean, aitorpen informatibo bat aurkeztu beharko dutela, etxebizitza horien erosketa prezioaren kontura jaso dituzten kopuruak adierazita. Aitorpenean jaso beharrekoak dira kopuruak kontura eman dituzten subjektu pasiboen identitatea (izen-deiturak eta identifikazio fiskaleko zenbakia) eta zenbatekoa. Konturako emateak kanbio-efektuen bidez egiten badira, efektu horien ordainketaren datari buruzkoa izanen da informazioa.

62. artikulu horretako 22. atalak dio aurreko ataletan aipatu diren aitorpen informatiboak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ezartzen duen moduan eta berak dioen lekuan aurkeztu behar direla; gainera, aitorpena ordenagailuz zuzenean irakur daitekeen euskarrian edo bide telematikoen bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ezarri ahal izanen ditu.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. H70 eredua onestea.

1. H70 eredua onesten da, hau da, "Etxebizitzen sustatzaileek horien erosketa prezioaren kontura jasotzen dituzten kopuruen aitorpen informatiboa". Foru agindu honen I. eranskinean ageri da.

2. H70 ereduaren aurkezpena, foru agindu honen 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, bide hauetako bat erabiliz eginen da:

a) Paperean, foru agindu honen I. eranskineko ereduaren arabera. Agiri hauek biltzen ditu:

1. Laburpen-orria, bi ale dituena, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

2. Barneko orriak, konturako emateak egin dituzten subjektu pasiboen izenen zerrenda azalduko dutenak; horietako bakoitzak bi ale izanen ditu, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat.

b) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, foru agindu honen II. eranskinean ezarri diren erregistroen diseinuen arabera.

c) Telematika bidez, Internet erabiliz, foru agindu honen 6. eta 7. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrei eta prozedurari jarraikiz.

2. artikulua. H70 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

Nafarroako Zerga Ogasunean H70 eredua aurkeztu beharko dute Nafarroako lurraldean eraikitzen diren etxebizitzen sustatzaileek, baldin eta etxebizitzen erosketa prezioaren konturako diru-kopuruak jaso badituzte ekitaldiaren barrenean.

3. artikulua. H70 eredua aurkezteko epea.

H70 eredua urte bakoitzeko urtarrilean aurkeztuko da, aurreko urte naturaleko informazioari dagokionez.

4. artikulua. H70 eredua aurkezteko modua.

Etxebizitzen sustatzaileek horien erosketa prezioaren kontura jasotzen dituzten kopuruen aitorpen informatiboa bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko da:

1. Telematika bidez, Internet erabiliz. Hala aurkeztu beharko da, nahitaez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan ezarritako kasuetan.

2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, zerrendan 12.000 erregistro edo gehiago daudenean, 132/2009 Foru Aginduan xedatutakorekin bat. Kasu horietan nahitaezkoa izanen da aurkezpena modu honetan egitea.

3. Paper inprimatuan, telematika bidez edo ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztea nahitaezkoa ez den kasuetan, aurreko 1. eta 2. atalekin bat.

5. artikulua. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta horiek aurkezteko modua.

1. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

a) H70 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa. Ale horiek behar bezala sinaturik beharko dute, eta behar den lekuetan aditzera emanen dira sinatzailea nor den eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak.

Jasotzen duen bulegoan zigilatu ondoren, aitortzaileak H70 ereduaren laburpen-orriaren "interesdunarentzako alea" gordeko du eta ale horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.

b) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

1. Zergaldia.

2. Aurkezteko eredua: H70.

3. Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

4. Aitortzailearen izen-deiturak edo sozietatearen izena.

5. Aitortzailearen helbidea, udalerria eta posta kodea.

6. Harremanetarako pertsonaren izen-deiturak.

7. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

8. Artxibo osoko erregistro kopurua, guztira.

Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa bana izanen dute dagokien zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; "n" izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3., eta 4. ordinaletan eskatutako datuak besterik ez da jaso beharko.

2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aitortzaile askoren aitorpenak batera aurkezten badira, pertsona edo entitate aurkezleak dokumentu hauek eraman behar ditu:

a) Aurkezleari dagokion laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat, H70 ereduarenak, behar bezala sinatuak. Ale horietan ondoko datu hauek agertu beharko dira, dagokien lekuan: sinatzailearen identitatea eta aitortzaile guztiei buruzko gainerako datuak (etxebizitzen sustatzaileak), eta, zergaldiaren barrenean, sustatzaileei etxebizitzak erosteko konturako emateak egin dizkieten pertsonen edo entitateen kopurua, guztira.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak beretzat hartuko du laburpen-orriaren "interesdunarentzako alea", eta horrek han aurkeztu izanaren egiaztagiri balioa izanen du.

b) H70 ereduko laburpen-orriaren bi aleak (Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa), aitortzaile guztiei dagozkienak (etxebizitzen sustatzaileak), behar bezala sinatuak eta beteak.

Ale bakoitzak sustatzaile horiek identifikatzeko datuak behar bezala beterik izan behar ditu.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak hartuko ditu aitortzaileei dagozkien laburpen-orrien interesdunarentzako aleak. Hala ere, aurkezten diren laburpen-orrien kopuruaren ondorioz komeni baldin bada, eta agirien bilketa arintzearren, zigilatutako aleak aurkeztu ondoko egunen batean hartzen ahalko ditu aurkezleak, eta hori dagokion unean jakinaraziko zaio.

c) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan aurkezlearen honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

1. Zergaldia.

2. Aurkezteko eredua: H70.

3. Aurkezlearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

4. Aurkezlearen izen-deiturak, edo sozietatearen izena.

5. Aurkezlearen helbidea, udalerria eta posta kodea.

6. Harremanetarako pertsonaren izen-deiturak.

7. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

8. Artxibo osoko erregistro kopurua, guztira.

9. Aurkeztutako aitortzaileen kopurua, guztira.

10. Etxebizitzen sustatzaileei konturako emateak egin dizkieten pertsonen edo entitateen kopurua, guztira.

Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa bana izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; "n" izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3., eta 4. ordinaletan eskatutako datuak besterik ez da jaso beharko.

3. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri guztien jasoerak behin-behinekoak izanen dira, eta prozesatu eta egiaztatu zain geratuko dira. Foru agindu honetan ezarri diren diseinu eta zehaztapenen araberakoak ez direnean, edo haietako informazioa ikusterik ez badago, aitortzaileari eskatuko zaio hamar egun baliodunean zuzen dezala aurkeztutako euskarri informatikoak duen akatsa. Epe hori iragan eta oraindik ere zerbaitek eragozten badio Zerga Administrazioari eskatu dituen datuak ikustea, urteko aitorpena aurkeztu gabekotzat joko da, horrek dakartzan ondorio guztiekin, eta hala emanen zaio aditzera, arrazoien gainean, tributudunari.

4. Segurtasun arrazoiengatik, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak ez dira itzuliko, salbu eta espresuki eskatzen bada; halakoetan ezabaturik itzuliko dira edo antzeko batzuk emanen.

6. artikulua. H70 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.

1. H70 ereduari dagozkion aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) eduki behar du.

b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen zerrenda Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta kontsulta daiteke.

c) Aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko eta tributu zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezleak, aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimendutako pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatzen dena, eduki beharko du.

d) Aitortzaileak edo, bidezkoa bada, aurkezle baimendunak, igorri beharreko aitorpena jasotzen duen fitxategia lortzeko laguntza programa bat erabili beharko du aurretik, salbu eta aurkezpen telematikoa egiteko prestatu den inprimakia erabiltzen badu. Laguntza programa hori Nafarroako Zerga Ogasunak H70 ereduko aitorpenetarako prestatu duena edo formatu bereko fitxategi bat sortzen duen beste bat izan daiteke.

Fitxategi horien edukia foru agindu honen II. eranskinean ezartzen diren erregistroen diseinuen araberakoa izanen da.

e) Aitortzaileek aurkezpen telematikoa egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai: http://www.hacienda.navarra.es.

2. Baliabide telematikoen bitartez igortzen diren aitorpenetan akats formalak agertzen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari akatsak azaltzeko mezuen bitartez, behar den zuzenketa egin dezan.

7. artikulua. H70 ereduari dagozkion aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko prozedura.

Aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:

1. Web-eko datu-orritik abiatuta prozesu hau erabiliko da:

a) Nafarroako Ataritik, Ogasunarekiko izapideen atalean sartu.

b) Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, hau da, H70 eredua 2010eko zergaldiko edo hurrengoetako aitorpenen kasuan eta 170 eredua aurreko zergaldien kasuan, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.

c) Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena egokia bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, datu-orriaren bidez jakinaraziko da, eta haiek zuzendu bitarte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak jakinaraziko du aurkeztutako aitorpen bakoitzari esleitutako zenbakia eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

2. Nafarroako Zerga Ogasunak prestatutako laguntza programatik abiatuta, prozesu hau segitu beharko da:

a) Aitorpena laguntza programan bete, hau da, H70 eredua 2010eko zergaldiko edo hurrengoetako aitorpenen kasuan, eta 170 eredua aurreko zergaldien kasuan.

b) Aitorpena bete ondoren, balioztatu egin behar da, aurkeztu aurretik.

c) Aitorpena balioztatu ondotik, Interneten bidez igortzen ahalko da. Igorpen berean aitorpen bat baino gehiago sar daitezke, betiere eredu eta urte berekoak baldin badira.

d) Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzunen du, errezibo-zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emanez. Bidalketa balioztatu eta prozesatu ondoren, haren emaitza laguntza programan eskura dauden loteen kontsultatik aztertzen ahalko da.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

Foru agindu honek indarra hartzen duen egunetik aurrera indarrik gabe geldituko da abenduaren 9ko 358/2003 Foru Agindua. Agindu horrek 170 eredua onetsi zuen, hau da, etxebizitzen sustatzaileek horien erosketa prezioaren kontura jasotzen diren kopuruen aitorpen informatiboari buruzkoa, bai eta ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriaren bidez aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ere. Hala ere, 2010. urteko zergaldia baino lehenagoko aitorpenetarako, 170 eredua erabiltzen jarraituko da (etxebizitzen sustatzaileek horien erosketa prezioaren kontura jasotzen diren kopuruen aitorpen informatiboa).

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko irailaren 17an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

I. ERANSKINA

F1015597_0.pdf

F1015597_1.pdf

II. ERANSKINA

H70 eredua telematika bidez aurkezteko sortzen diren artxiboen
eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien
diseinu fisiko eta logikoak

A) Euskarri magnetikoen ezaugarriak.

Etxebizitzen sustatzaileek horien erosketa prezioaren kontura jasotzen dituzten kopuruen aitorpen informatiboak (H70 eredua) aurkezteko erabiltzen diren ordenagailu bidezko euskarriek ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

-Mota: CD-R (Compact Disc Recordable), 12 cm-koa.

-Edukiera: 700 MB bitarte.

-ISO/IEC DIS 9660:1999 formatua, Joliet luzapenarekin edo hori gabe.

-Multisesiorik ez.

B) Diseinu logikoak.

Erregistroen azalpena.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

1. mota: aitortzailearen erregistroa. identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpen orria. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honen eranskinean ageri direnetatik.

2. mota: aitortuaren erregistroa eta eraikitzen ari den etxebizitzaren kokalekua. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honen eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta 2. motakoen kasuan, aitorpenean zenbat aitortu diren, horrenbeste erregistro izanen dira.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinean zuriuneak dituztela aurkeztuko dira, letra larriz, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere bereizgarrietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Horrela, Ñ letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du, eta "Ç" letrak (c larri hautsia), ASCII 199 (Hex. C7).

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), atal honetan jarraian azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motako erregistroa), eta, ondoren, aitortuak eta etxebizitzen kokalekua (2. mota); gero, hurrengo aitortzailearen datuak, eta, ondoren, aitortuak eta etxebizitzen kokalekua; eta horrela hurrenez hurren.

Fitxategiko lehen erregistroak (0 mota, aitorpena multzoan aurkezten denean, edo 1 mota, banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 238. idazgunearen eta 250.aren artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialen bidez bakarrik jarriko da zigilu hori. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

H70 EREDUA

A.- 0 Erregistro mota

Aurkezpen kolektiboa.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN AZALPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

'0' (zero) konstantea.

2-4

Alfazenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA.

"H70" konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

ZERGALDIA.

Euskarrian sartutako aitorpenen zergaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ.

Aurkezlearen IFZ jarriko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN HELBIDEA.

Eremu hau beste bederatzitan banatuta dago:

58-59

SG: Bide publikoaren siglak.

60-79

BIDE PUBLIKOA: bBide publikoaren izena. Alfabetikoa izan behar du eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero letraz jarriko dira (adibidez: maiatzaren 2a, maiatzaren bia izanen da). Errepidea baldin bada, km. laburdurarekin bukatuko da.

80-84

ZENBAKIA: etxearen zenbakia edo kilometro puntua (dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86

ESKAILERA.

87-88

SOLAIRUA.

89-90

ATEA.

91-95

POSTA KODEA: aurkezlearen helbideari dagokiona. Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

96-107

UDALERRIA: hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109

PROBINTZIAREN KODEA: aitortuaren erregistroan (2. mota) "Probintziaren kodea" eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da. Zenbakizkoa.

110-114

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAK, GUZTIRA.

Euskarri kolektiboan sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua adieraziko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123

Zenbakizkoa

AITORTUAK, GUZTIRA.

Euskarrian heldu diren aitortuen osoko kopurua (erregistroak) adieraziko da, alde batera utzita zein aitortzaileri dagokien.

(Grabatutako 2. motako erregistroen kopurua).

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

'C'

Informazioa CD-R batean (Compact Disc Recordable) aurkezten bada.

'T':

Transmisio telematikoa.

125-173

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

125-133

TELEFONOA: zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

134-173

IZEN-DEITURAK: 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-237

ZURIUNEAK UTZITA.

238-250

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Aurkezpen kolektiboetarako zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

H70 EREDUA

B.-1. Erregistro mota

Aitortzailearen erregistroa.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN AZALPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

'1' (bat) konstantea.

2-4

Alfazenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

"H70" konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

ZERGALDIA.

Aitorpenari dagokion zergaldiko lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA.

Pertsona fisikoa bada, honela jarriko da: lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izena osorik, nahitaez ordena horretan.

Pertsona juridikoen eta errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen kasuan, sozietatearen izena osorik jasoko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inolaz ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Alfabetikoa, idazgune batekoa.

'C':

Informazioa CD-R batean (Compact Disc Recordable) aurkezten bada.

'T':

Transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau honela banatzen da:

59-67

TELEFONOA: zenbakizkoa, 9 idazgunekoa.

68-107

IZEN-DEITURAK: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia adieraziko da.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA

Aitorpen arruntetan eremu honetan zuriuneak utziko dira.

Salbuespenez, aitorpen bat bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121:

AITORPEN OSAGARRIA.

"C" bat jarriko da, aitorpen hau sustatzaileari egindako ekarpenak agertzeko aurkezten bada, ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar baina agertu ez baziren.

122:

ORDEZKO AITORPENA.

"S" bat jarriko da aurkezpenaren xedea zergaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN EGIAZTAGIRIAREN ZENBAKIA.

"Ordezko aitorpena" eremuan "S" jarri bada soilik, ordezten duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia idatziko da.

Beste edozein kasutan zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

AITORTUAK, GUZTIRA.

Aitortzaileari dagokion euskarrian ageri diren aitortuen erregistro guztien kopurua jarri beharko da.

Aitortu bera euskarri batean baino gehiagotan agertzen bada, agertu bezainbat aldiz kontatuko da. (2. motako erregistroen kopurua).

145-160

Alfazenbakizkoa

SUSTATZAILEAK KONTURA HARTUTAKO DIRU-KOPURUEN ZENBATEKO GARBIA, GUZTIRA.

Eremu hau bitan banatzen da:

145:

IKURRA: alfabetikoa. Hartutako diru-kopuruen zenbatekoa negatiboa bada, "N" bat adieraziko da. Positiboa bada, zuriunea utziko da.

146-160:

KONTURA EMANDAKO DIRU-KOPURUEN ZENBATEKOA: zenbakizkoa. Aitortuaren erregistroei dagozkien diru-kopuruen batura, sustatzaileari emana, adieraziko da (2 motako erregistroko 79 - 93 idazguneak).

Aitortuen erregistroetan "N" bat adierazi bada "IKURRA" eremuan (2 motako erregistroko 78. idazgunea), "Aitortu bakoitzak kontura emandako diru-kopuruen zenbatekoa" eremuari dagokiona (2 motako erregistroko 79 - 93 idazguneak) minus zeinuarekin adieraziko da batuketa honetan agertu behar duten zenbatekoen guztirakoa.

161-237

ZURIUNEAK UTZITA.

238-250

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Aurkezpen kolektiboetan zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

H70 EREDUA

C.-2. Erregistro mota

Aitortuaren erregistroa eta eraikitzen ari den etxebizitzaren kokalekua.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN AZALPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

'2' (bi) konstantea.

2-4

Alfazenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

"H70" konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

ZERGALDIA.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

18-26

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN IFZ.

Etxebizitzen sustatzaileari konturako ematea egiten duenaren (aitortua) I.F.Z. adieraziko da.

Aitortuak Espainian esleitu zaion IFZ badu, aitortuaren IFZ jarriko da, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

Aitortua pertsona juridikoa edo errenta egozpenaren araubidea duen entitatea bada (ondasunen erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia, etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia jasoko da.

14 urtetik beherako adingabeak edo ezgaituak identifikatzeko, 14 urtetik beherako adingabearen edo ezgaituaren datuek, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, eta legezko ordezkariaren datuek agertu beharko dute.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

14 urtetik beherako pertsonak tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina dutenetan identifikatzeko, 14 urtetik beherako pertsonaren datuak, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, azalduko dira, baita haren legezko ordezkariarenak ere.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Beste edozein kasutan, eremuan zuriuneak utziko dira.

36-75

Alfabetikoa

AITORTUAREN IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA.

Lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

76-77

Zenbakizkoa

AITORTUAREN HELBIDEA ZEIN PROBINTZIATAN DEN, HAREN KODEA.

Aitortuaren helbideko probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera.

ARABA

01

ALBACETE

02

ALACANT

03

ALMERÍA

04

ASTURIAS

33

ÁVILA

05

BADAJOZ

06

BARTZELONA

08

BURGOS

09

CÁCERES

10

CÁDIZ

11

KANTABRIA

39

CASTELLÓ

12

CEUTA

51

CIUDAD REAL

13

KORDOBA

14

CORUÑA

15

CUENCA

16

GIRONA

17

GRANADA

18

GUADALAJARA

19

GIPUZKOA

20

HUELVA

21

HUESCA

22

BALEARRAK

07

JAÉN

23

LEÓN

24

LLEIDA

25

LUGO

27

MADRIL

28

MÁLAGA

29

MELILLA

52

MURTZIA

30

NAFARROA

31

OURENSE

32

PALENTZIA

34

LAS PALMAS

35

PONTEVEDRA

36

ERRIOXA

26

SALAMANCA

37

S.K. TENERIFEKOA

38

SEGOVIA

40

SEVILLA

41

SORIA

42

TARRAGONA

43

TERUEL

44

TOLEDO

45

VALENTZIA

46

VALLADOLID

47

BIZKAIA

48

ZAMORA

49

ZARAGOZA

50

78-93

Alfazenbakizkoa

AITORTU BAKOITZAK SUSTATZAILEARI ZERGALDIAN KONTURA EMANDAKO DIRU-KOPURUEN ZENBATEKO GARBIA, GUZTIRA

Eremu hau bitan banatzen da:

78:

IKURRA: alfabetikoa.

Konturako emateak sustatzaileak ekitaldian itzuliriko diru-kopuruei dagozkienean beteko da eremu hau, aurreko zergaldietan behar ez bezala edo gehiegi hartzeagatik. Kasu horretan, "N" bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izanen da.

79-93:

AITORTU BAKOITZAK KONTURA EMANDAKO DIRU-KOPURUEN ZENBATEKOA.

Zenbakizkoa.

Zeinurik eta dezimalik gabe adieraziko da sustatzaileari, guztira, zergaldian emandako zenbateko garbia.

Eremu hau bitan banatzen da:

79-91

Zergaldian sustatzaileari emandako diru-kopuruen zenbateko garbiaren osoko zatia. Ez badago, zeroz beteko da.

92-93

Zergaldian sustatzaileari emandako diru-kopuruen zenbateko garbiaren zati dezimala. Ez badago, zeroz beteko da.

94-154

Alfazenbakizkoa

SUSTATZAILEAK ENTREGATU BEHARREKO ETXEBIZITZAREN KOKALEKUA.

Eredu informatibo hau aurkezteko unean ezagutzen badira, ondoko datuak adieraziko dira.

Eremu hau beste bederatzitan banatuta dago:

94-104:

KATASTROKO ERREFERENTZIA.

Zenbakizkoa, hamaika idazgunekoa.

Sustatzaileak kontura eman beharreko etxebizitzaren katastroko erreferentzia adieraziko da, honela banatuta:

94-95

Poligonoa: zenbakizkoa, bi idazgunekoa.

96-99

Lurzatia: zenbakizkoa, lau idazgunekoa.

100-101

Azpieremua: zenbakizkoa, bi idazgunekoa.

102-104

Hiri unitatea: zenbakizkoa, hiru idazgunekoa.

105-106:

PROBINTZIAREN KODEA. Zenbakizkoa.

Probintziaren bi digituak adieraziko dira; kasu honetan 31 (Nafarroa).

107-121:

UDALERRIA. Alfabetikoa.

Etxebizitzari dagokiona adieraziko da.

122-123:

S.G. Alfabetikoa.

Sustatzaileak kontura eman beharreko etxebizitzaren helbidearen siglak, gako hauen arabera:

Gakoa

Azalpena

AL

Zumardia, Herrixka

AP

Apartamentua

AV

Etorbidea

BL

Blokea

BO

Auzoa

CH

Txaleta

CL

Kalea

CM

Bidea

CO

Kolonia

CR

Errepidea

CS

Baserria

CT

Aldapa

ED

Eraikina

GL

Biribilgunea

GR

Etxe-multzoa

LU

Tokia

ME

Merkatua

MU

Udalerria

MZ

Etxesaila

PB

Jendegunea

PG

Poligonoa

PJ

Pasabidea

PQ

Parkea

PZ

Plaza

PR

Luzapena

PS

Pasealekua

RB

Hiribidea

RD

Ingurabidea

TR

Zeharbidea

UR

Auzoberria

124-143:

BIDE PUBLIKOAREN IZENA. Alfabetikoa.

Etxebizitzaren helbideko bide publikoaren izena. Alfabetikoa izan behar du eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero letraz jarriko dira (adibidez: maiatzaren 2a maiatzaren bia izanen da). Izena osorik sartzen ez bada, ez adierazi artikuluak, preposizioak eta juntagailuak, eta erabilera orokorreko laburdurak jarri. Errepidea baldin bada, km. laburdurarekin bukatuko da.

144-148

ZENBAKIA. Zenbakizkoa, dezimalik gabe.

149-150

ESKAILERA. Alfazenbakizkoa.

151-152

SOLAIRUA. Alfazenbakizkoa.

153-154

ATEA. Alfazenbakizkoa.

155-250

ZURIUNEAK UTZITA.

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

F1015597

Iragarkiaren kodea: F1015597