128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

5/2010 aldaketa aurrekontuan

Adiosko Udalak 2010eko irailaren 29ko osoko bilkuran erabakita onetsi zen hasiera batean aurrekontuko 5/2010 aldaketa. Kreditu gehikuntza egitekoa da, erabilera publikoko ondasunen mantentze lanei buruz.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Adiosen, 2010eko irailaren 30ean.-Alkatea, Andrés Pérez Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1016243