128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

4/2010 aldaketa aurrekontuan

Adiosko Udalak 2010eko irailaren 29an egin osoko bilkuran erabakita, 4/2010 aldaketa hasiera batean onetsi da aurrekontuan. Kreditu berezia da, kaleko argi-sarea handitzeko gastuen kontu-sailari dagokiona.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Adiosen, 2010eko irailaren 30ean.-Alkatea, Andrés Pérez Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1016242