128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Aberingo Barrutiko Udalak, 2010eko irailaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Aberingo Udal Planean, Aberingo 2. poligonoko 216. lurzatiari dagokionez. Aldaketaren funtsa da lurzatiko atal bat pasatzea oihaneko lurzorua izatetik bere ustiapen naturalerako balio duen lurzorua izatera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 6/2009 Foru Legearen 74. artikuluaren gainean 79.3 artikuluak xedatzen duena aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunek udal bulegoetan eskuratzen ahal dute, aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Aberinen, 2010eko urriaren 1ean.-Alkatea, Luis Enrique Aguilar Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1016301