128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, turismo jardueretako teknikari izateko lanpostu
huts bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzak irailaren 30ean eman 2010001147 ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:

Ikusirik bururatu dela eskabideak aurkezteko epea, Tuterako Udalaren zerbitzuko turismo jardueretako teknikari izateko lanpostu huts bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren hautapen prozesuan esku hartzeko.

Aurrekariak.

Lehenbizikoa.-Alkatetzaren 2010eko maiatzaren 14ko 31/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen Tuterako Udalaren zerbitzuko turismo jardueretako teknikari izateko lanpostu huts bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Plantillako identifikazio kodea 610B09701 du, eta Turismoaren eta Ospakizunen sailari atxikia dago.

Bigarrena.-Deialdi hori 2010eko 70. Nafarroako Aldizkari ofizialean argiataratu zen, ekainaren 9an.

Hirugarrena.-Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 2010eko uztailaren 9an bururatu zen.

Zuzenbideko oinarriak.

Lehenbizikoa.-Deialdiaren 4 oinarriak honako hau xedatu du onartuen eta baztertuen onarpenari eta erreklamazioei buruz:

"Eskabideak aurkezteko epea bururatutakoan, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du".

Horrenbertzez, ebatzi dut:

1.-Deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea:

a) Onartuak:

ASIN AICUA, MARIA TERESA

ASTRAIN QUINTANA, IDOIA

BAILO VALLES, AMAIA

CRUZ ALAVA, BLANCA

EZQUERRA DIAZ, ALICIA

GOMEZ CHIVITE, SARA

GUIRAL SANCHEZ, MARÍA FERNANDEZ

PELAEZ COLOMA, LAURA

PEREZ LOZANO, VERONICA

PEREZ MARCO, RAQUEL

PULIDO RODRIGUEZ, MIGUEL ULISSES

QUILUMBAQUI GUANDINANGO, GUADALUPE MARGARITA

SANCHEZ HUARTE, MARIA BELEN

b) Baztertuak:

POZA RODRIGUEZ, INÉS

Titulu baliogabea.

RECLUSA ESNOZ, MIRIRAN

NANa iraungia izateagatik.

GONZALEZ CORTEA, ANA ISABEL

Titulazio akademikorik ez aurkezteagatik.

2.-Deialdiaren 4.2 puntuan ezarritakoari jarraituz, izangaiek hamar egun balioduneko epea dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofzialean argitaratu ondoan, erreklamazioak egiteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

3.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratuko, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat Udalaren webgunean (www.tudela.es) ere ikusten ahalko da, deialdiaren iruzkinetik hasita, "Lan eskaintzak" sailean.

Tuteran, 2010eko urriaren 1ean.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1016310