128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Iruñeko Udalaren 2010eko lan publikoaren eskaintza

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko irailaren 28an, erabaki hau hartu zuen:

6/PR.

«Ikusirik Iruñeko Udalaren 2010eko egungo plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak, erabaki dut Iruñeko Udalaren 2010eko lan publikoaren eskaintza onestea, bertan sartuta Udalaren plantilla organikoko lanpostu huts guztiak. Plantilla hori 2010ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean. Hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz eta espedientean dagoen dokumentazioa ikusirik.

Hasteko, 2010ean, lanpostu hauen deialdia eginen da:

Herri lanetako ingeniari teknikoa, lanpostu kopurua: 1.

Funtzionarioen artean betetzeko.

Hiri kontserbazioko profesional-ofiziala, lanpostu kopurua: 20.

Hiri kontserbazioko ikuskatzaile laguntzailea, lanpostu kopurua: 10.

Mugikortasuneko ikuskatzaile laguntzailea, lanpostu kopurua: 2.

Kontu-hartzaile delegatua, lanpostu kopurua: 2.

Poliziako inspektore-ordea, lanpostu kopurua: 2.

Deialdi publikoa onesten den unean hutsik dauden lanpostuak gehitzen ahal zaizkio eskaintza honi.

Plantilla organikoko gainerako lanpostu hutsen deialdiak 2011n eginen dira, negoziazio mahaian ordezkariak dituzten sindikatuekin negoziatu ondotik.»

Iruñean, 2010eko irailaren 28an.-Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Javier López Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1016278