128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Honako lanbide erakunde honen estatutuen gordailua: "Asociación-Elkartea Justiniano".

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2010eko urriaren 4ko 11:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Asociación-Elkartea Justiniano". Elkarte horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak arlo horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten langileak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Javier Pérez de Ciriza jauna eta José Ignacio Echeverria Echeverria jauna.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2010eko urriaren 5ean.-Laneko zuzendari nagusia, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1016658