128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

130/2010 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 171 eredua, ezarpenei, funtsen erabilerari eta edozein dokumenturen kobrantzei buruzko urteko aitorpen informatiboa, onesten duena.

Maiatzaren 31ko 34/2010 Foru Dekretuaren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia, aldatu zen. 34/2010 Foru Dekretuaren lehenengo artikuluak erregelamenduaren 62. artikuluaren zenbait atal ukitu zituen, informazioa emateko formazko betebeharrei dagokienez. Betebehar horiek Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen 103. eta 104. artikuluetan ezarri ziren, oro har.

Zehazki, 34/2010 Foru Dekretuaren lehen artikulu horren hirugarren atalean beste idazketa bat ematen zaio 62. artikuluko 17. atalari; izan ere, b) letran betebeharra ezartzen die kredituko entitateei eta gainontzeko entitateei -egungo araudiari jarraituz banku edo kreditu trafikoan ari direnei- ezarpenei, funtsen erabilerari eta edozein dokumenturen kobrantzei buruzko urteko informazioa aurkezteko, eskudirutan edo banku billetetan izan, zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa denean, zein den ere erabiltzen den baliabide fisikoa edo elektronikoa, eurotan edo beste edozein monetatan izendatu.

Foru agindu honen bitartez, aitorpen informatibo hori jasoko duen 171 eredu berria onesten da.

Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuari jarraikiz, horren bidez Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan zergen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak ugaritu eta hobetu nahi baitira, foru agindu honetan 171 eredua ordenagailu bidez zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak jasotzen dira.

Bestetik, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, aitorpen informatiboak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk telematika bidez eta ordenagailuak irakurtzeko euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautzen dituen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 4. artikuluaren arabera, foru agindu honek 171 ereduko aitorpenen aurkezpen telematikoa teleprozesuaren bidez egiteko aukera xedatzen du. Borondatezkoa izanen da eta http://www.hacienda.navarra.es Interneteko helbidean adierazitako baldintzak eta baztertzeko kasuak errespetatuta erabiltzen ahalko da.

Azkenik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikuluaren 22. atalaren bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena ematen zaio aitorpen eredua, eta hura aurkezteko epea, tokia eta modua onets ditzan, bai eta ordenagailuan zuzenean irakurtzeko euskarrian edo telematika bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ere.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 171 eredua onestea.

1. Onetsi egiten da 171 eredua "Ezarpenei, funtsen erabilerari eta edozein dokumenturen kobrantzei buruzko urteko aitorpen informatiboa" izenekoa, foru agindu honen I. eranskinean ageri dena.

2. Tributudunak hautatzen ahalko du hurrengo bideetatik zein erabili 171 eredua aurkezteko:

a) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, foru agindu honen II. eranskinean ezarri diren erregistroen diseinuen arabera.

b) Telematika bidez, teleprozesua erabiliz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. artikulua. 171 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluaren arabera, kredituko entitateak eta, egungo araudiari jarraituz, banku edo kreditu trafikoan ari diren gainontzeko entitateak behartuta daude 171 eredua, ezarpenei, funtsen erabilerari eta edozein dokumenturen kobrantzei buruzko urteko aitorpen informatiboa, Nafarroako Zerga Ogasunari aurkeztera.

3. artikulua. Informazioaren xedea eta edukia.

1. Kredituko entitateek eta, egungo araudiari jarraituz, banku edo kreditu trafikoan ari diren gainontzeko entitateek, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) 62. artikuluko 17. ataleko b) letran aipatzen direnek, ezarpenei, funtsen erabilerari eta edozein dokumenturen kobrantzei buruzko urteko aitorpen informatiboan, zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa denean, egindako eragiketei buruzko datu hauek sartu beharko dituzte, foru agindu honen II. eranskineko zehaztapenei jarraituz:

a) Eragiketa egiten duenaren izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

b) Eragiketaren data.

c) Ezarpena, erabilera, kobrantza edo ordainketa den.

d) Egindako eragiketaren zenbatekoa, eurotan.

e) Karguak edo abonuak zein kontutan egiten diren, haren zenbakia.

2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) 62. artikuluko 9. atalean aurreikusitakoaren arabera Zerga Administrazioari jakinarazi beharreko eragiketak ez dira aitorpen informatibo honetan sartuko.

4. artikulua. 171 eredua aurkezteko epea.

Ezarpenei, funtsen erabilerari edo edozein dokumenturen kobrantzei buruzko aitorpen informatiboa, 171 eredua, urte bakoitzeko martxoaren 1etik 31ra bitarte aurkeztuko da, aurreko urte naturaleko eragiketei dagokienez.

5. artikulua. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta horiek aurkezteko modua.

1. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu behar ditu:

a) 171 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat. Ale horiek behar bezala sinaturik egon beharko dute eta, behar den lekuan, sinatzailearen identifikazio datuak eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak agertuko dira.

Jasotzen duen bulegoan zigilatu ondoren, aitortzaileak 171 ereduaren laburpen-orriaren "interesdunarentzako alea" gordeko du eta ale horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.

b) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat eduki beharko du kanpoaldean itsatsita; hartan, honako datuak emanen dira, hurrenkera honetantxe:

1. Zergaldia.

2. Aurkezteko eredua: 171.

3. Aitortzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

4. Aitortzailearen deiturak eta izena, edo sozietatearen izena.

5. Harremanetarako pertsonaren izen-deiturak.

6. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

7. Erregistro kopurua, guztira.

Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa bana izanen dute dagokien zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab., "n" euskarri guztien kopurua izanik. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3., eta 4. ordinaletan eskatutako datuak besterik ez da jaso beharko.

2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aitortzaile askoren aitorpenak batera aurkezten badira, pertsona edo entitate aurkezleak dokumentu hauek eraman behar ditu:

a) Aurkezleari dagokion laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat, 171 ereduarenak, behar bezala sinatuak. Ale horietan ondoko datu hauek agertu beharko dira, dagokien lekuan: aurkezten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazio datuak, aitortzaileak guztira zenbat diren, aitortu gisa agertzen direnak guztira zenbat diren, bai eta zein zergaldi den eta zein aurkezpen mota den ere.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak beretzat hartuko du laburpen-orriaren "interesdunarentzako alea", eta horrek han aurkeztu izanaren egiaztagiri balioa izanen du.

b) 171 ereduko laburpen-orriaren bi aleak (Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa), aitortzaile tributudun guztiei dagozkienak, behar bezala sinatuak eta beteak.

Ale bakoitzak aitortzaile horiek identifikatzeko datuak behar bezala beterik izan behar ditu.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileei dagozkien laburpen-orrien interesdunarentzako aleak aurkezleak hartuko ditu. Hala ere, aurkezten diren laburpen-orrien kopuruaren ondorioz komeni baldin bada, eta agirien bilketa arintzearren, zigilatutako aleak aurkezpena egin ondorengo egun batean hartzen ahalko ditu aurkezleak, eta hori dagokion unean jakinaraziko zaio.

c) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan aurkezlearen honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

1. Zergaldia.

2. Aurkezteko eredua: 171.

3. Aurkezlearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

4. Aurkezlearen izen-deiturak, edo sozietatearen izena.

5. Harremanetarako pertsonaren izen-deiturak.

6. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

7. Artxibo osoko erregistro kopurua, guztira.

8. Aurkeztutako aitortzaileen kopuru osoa.

9. Zerrendatutako aitortuen kopuru osoa.

Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa bana izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; "n" izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3., eta 4. ordinaletan eskatutako datuak besterik ez da jaso beharko.

3. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri guztien jasoerak behin-behinekoak izanen dira, eta prozesatu eta egiaztatu zain geratuko dira. Foru agindu honetan ezarri diren diseinu eta zehaztapenen araberakoak ez direnean, edo haietako informazioa ikusterik ez badago, aitortzaileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean zuzen dezala aurkeztutako euskarri informatikoak duen akatsa. Epe hori iragan eta oraindik ere zerbaitek eragozten badio zerga administrazioari eskatu dituen datuak ikustea, aitorpena balio gabekotzat hartuko da ondorio guztietarako eta tributudunari jakinaraziko zaio, arrazoiak emanez betiere.

4. Segurtasun arrazoiengatik, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak ez dira itzuliko, salbu eta espresuki eskatzen bada; halakoetan ezabaturik itzuliko dira edo antzeko batzuk emanen.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta, 2010eko informazioa jasoz, 2011. urtean aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz.

Iruñean, 2010eko irailaren 17an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

I. ERANSKINA

Ordenagailuaren bidez zuzenean irakurtzeko euskarriarekin
batera aurkeztuko den laburpen orria

F1015487_0.pdf

II. ERANSKINA

171 eredua telematika bidez aurkezteko sortzen diren artxiboen
eta eredu hori ordenagailuaren bidez zuzenean irakurtzeko
euskarrien diseinu fisiko eta logikoak

A) Euskarri magnetikoen ezaugarriak.

Ordenagailuaren bidez zuzenean irakurtzeko euskarriek, ezarpenei, funtsen erabilerari eta edozein dokumenturen kobrantzei buruzko urteko aitorpen informatiboa, 171 eredua, aurkezteko direnean, ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

-Mota: DVD-R o DVD+R.

-Edukiera: 4,7 GB bitarte.

-UDF artxibo sistema.

-Alde bakarrekoa eta geruza bakunekoa.

B) Diseinu logikoak:

-Erregistroen azalpena:

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

  • 1. mota: aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpen-orria. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honen eranskinean ageri direnetatik.
  • 2. mota: aitortuaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honen eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta 2. motakoen kasuan, aitorpenean zenbat aitortu diren, horrenbeste erregistro izanen dira.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriuneak dituztela aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere bereizgarrietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Horrela, Ñ letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du, eta "Ç" letrak (c larri hautsia), ASCII 199 (Hex. C7).

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), atal honetan jarraian, B letran, azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motakoa), eta, ondoren, aitortuak (2. mota); gero, hurrengo aitortzailearen datuak; eta horrela hurrenez hurren.

171 EREDUA

A.-0. erregistro mota

Aurkezlearen erregistroa.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN AZALPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA

'0' (zero) konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA

'171' konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

ZERGALDIA

Euskarrian sartutako aitorpenen zergaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ.

Aurkezlearen IFZ jarriko da

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN HELBIDE FISKALA

Eremu hau beste bederatzitan banatuta dago:

58-59

Bide publikoaren siglak.

60-79

Bide publikoaren izena.

80-84

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86

Eskailera.

87-88

Solairua

89-90

Atea.

91-95

Posta kodea. Zenbakizkoa, 5 idazgunekoa.

96-107

Aurkezlearen udalerria. Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109

Probintziaren kodea.

Oro har, aurkezlearen helbideko probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera:

ARABA

01

ALBACETE

02

ALACANT

03

ALMERÍA

04

ASTURIAS

33

ÁVILA

05

BADAJOZ

06

BARTZELONA

08

BURGOS

09

CÁCERES

10

CÁDIZ

11

KANTABRIA

39

CASTELLÓ

12

CEUTA

51

CIUDAD REAL

13

KORDOBA

14

CORUÑA

15

CUENCA

16

GIRONA

17

GRANADA

18

GUADALAJARA

19

GIPUZKOA

20

HUELVA

21

HUESCA

22

BALEARRAK

07

JAÉN

23

LEÓN

24

LLEIDA

25

LUGO

27

MADRIL

28

MÁLAGA

29

MELILLA

52

MURTZIA

30

NAFARROA

31

OURENSE

32

PALENTZIA

34

LAS PALMAS

35

PONTEVEDRA

36

ERRIOXA

26

SALAMANCA

37

S.K. TENERIFEKOA

38

SEGOVIA

40

SEVILLA

41

TARRAGONA

43

TERUEL

44

TOLEDO

45

VALENTZIA

46

VALLADOLID

47

BIZKAIA

48

ZAMORA

49

ZARAGOZA

50

110-114

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAK GUZTIRA

Zenbakizko eremua, 5 idazgunekoa. Euskarri kolektiboan sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua adieraziko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123

Zenbakizkoa

AITORTUAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

Eeuskarri kolektiboan sartutako titular guztien kopurua adieraziko da. (Grabatutako 2. motako erregistroen kopurua).

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako hauetako bat emanen da:

'C': informazioa DVDn aurkezten bada.

'T': transmisio telematikoa.

125-173

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da:

125-133

Telefonoa. Zenbakizkoa, 9 idazgunekoa.

134-173

Izen-deiturak. 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-500

ZURIUNEAK UTZITA

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

171 EREDUA

B.-1. motako erregistroa

Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN AZALPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA

'1' konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA

'171' konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

ZERGALDIA

Aitorpenari dagokion zergaldiko lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN SOZIETATEAREN IZENA

Sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inolaz ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako hauetako bat emanen da:

'C': informazioa DVDn aurkezten bada.

'T': transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

IZEN-DEITURAK

Lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia adieraziko da. 13 idazguneko zenbakizko edukia duen eremua.

Adierazi beharreko frogagiri zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 171 kodea izanen dira.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA

Salbuespenez, aitorpen bat bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA

"C" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren erregistroak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA

"S" bat jarriko da aurkezpenaren xedea ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN EGIAZTAGIRIAREN ZENBAKIA.

"Ordezko aitorpena" eremuan "S" idatzi bada, ordezten duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia idatziko da.

Beste edozein kasutan zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

AITORTUTAKO ERAGIKETEN GUZTIRAKO KOPURUA

Aitortuen erregistroen guztirako kopurua adieraziko da, aitorpena osatzen duten 2. motako xehetasun erregistroetan. Aitortu bera erregistro batean baino gehiagotan agertzen bada, agertu bezainbat aldiz kontatuko da. (2. motako erregistroen kopurua)

145-161

Zenbakizkoa

AITORTUTAKO ERAGIKETEN ZENBATEKOA, GUZTIRA

Zenbakizko eremua, 17 idazgunekoa.

"Eragiketaren zenbatekoa" eremuan (134-148 idazguneak) adierazten diren kopuruen (aitortuaren erregistro guztiei dagozkienen) batura idatziko da.

Zenbatekoak eurotan adierazi beharko dira. Zenbatekoaren aurretik ez da zeinurik (+/-) izanen, ez eta koma dezimalik ere.

Eremu hau bitan banatzen da:

145-159

Zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

160-161

Zenbatekoaren zati dezimala; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

162-500

ZURIUNEAK

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

171 EREDUA

C.-2. motako erregistroa

Aitortuaren erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN AZALPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA

'2' konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA

'171' konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

ZERGALDIA

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

18-26

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN IFZ.

Nor den funtsen kobrantza, erabilera edo ezarpena egiten duen pertsona

Aitortuaren IFZ jarriko da, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

Aitortua pertsona juridikoa edo errenta egozpenaren araubidea duen entitatea bada (ondasunen erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia, etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia jasoko da.

Adingabe edo ezgaituen identifikazioan azalduko dira bai adingabearen edo ezgaituaren datuak, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, bai legezko ordezkariaren datuak.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. Espainian esleituriko IFZrekin bakarrik beteko da.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ

14 urtetik beherako pertsonak tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina dutenetan identifikatzeko, 14 urtetik beherako pertsonaren datuak, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, azalduko dira, baita legezko ordezkariarenak ere.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

36-75

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN IZEN-DEITURAK, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA

a) Pertsona fisikoa bada, lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe. Aitortua adingabea edo ezgaitua bada, adingabearen edo ezgaituaren izen-deiturak jasoko dira eremu honetan.

b) Pertsona juridikoen eta errenta egozpenaren araubidea duten entitateen kasuan, sozietatearen izena edo entitatearen izen osoa jasoko da, anagramarik gabe.

76

Zenbakizkoa

TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO KODEAREN GAKOA

Espainiako lurraldean bizi ez direnen kasuan, zein dokumentutatik datorren "TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO KODEA" (77-96 idazguneak), horren arabera adieraziko da gako hauetako bat:

Gakoa

Azalpena

1

Pasaportea

2

Jatorrizko herrialdean balioa duen nortasun agiria

3

Beste bat

77-96

Alfazenbakizkoa

TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO KODEA

Espainiako lurraldean bizi ez direnen kasuan, "Aitortuaren IFZ" eremua, (18-26 idazguneak) edukirik gabe (zuriuneak) azaltzen ahal da. Dena dela, erregistratuta dauden entitateek titularraren jatorrizko herrialdean balioa duen pasaportearen edo nortasun agiriaren zenbakia adierazi beharko dute, eremu honetan hain zuzen. Eta hori, atzerriko transakzio ekonomikoei buruzko abenduaren 20ko 1816/1991 Errege Dekretua garatzen duen 1991ko abenduaren 21eko Aginduari (Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa) eta Espainiako Bankuaren otsailaren 25eko 1/1994 Zirkularrari (Estatuko Aldizkari Ofiziala, martxoaren 15ekoa) jarraituz.

97-98

Alfabetikoa

HERRIALDEAREN KODEA

Espainiako lurraldean bizi ez direnen kasuan, aitortuaren helbidea zein herrialde edo lurraldetan den, hango kodea jarriko da, 196 eredua onesteko Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azaroaren 24an emandako 208/2008 Foru Aginduaren III. eranskinean azaltzen diren herrialdeen gakoekin bat.

Egoiliarrentzat, 97-98 idazguneak zuriz utziko dira

99

Alfabetikoa

AITORTUAREN GAKOA

Gako hauetakoren bat adieraziko da:

T

Kontuaren titularra

A

Baimendua

O

Beste batzuk

100

Alfabetikoa

KODE MOTAREN GAKOA

Kontuaren identifikazioaren arabera, gako hauetariko bat emanen da:

Gakoa

Azalpena

C

Kontua bezeroaren kontuaren kodearekin bat etorriko da. Hori nahitaezkoa izanen da aitortzaileak Espainiako Bankuaren Entitateen Erregistroan inskribaturik dauden entitateak direnean.

O

Beste identifikazio bat

101-104

Alfazenbakizkoa

IBAN KODEAREN AURRIZKIA

Kode motaren gakoaren eremuak "C" balioa hartzen duenean, eremu horretan IBAN kodea (Banku Kontuaren Nazioarteko Kodea) adieraziko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

101-102

ISO HERRIALDEAREN KODEA: eremu alfabetikoa

103-104

KONTROL DIGITUA

Banku jaulkitzaileak aitortzaileari entitate koderik esleitu ez badio, eta ondorioz IBANik ez badago, zuriuneak utziko dira.

105-124-

Zenbakizkoa

BEZEROAREN KONTUAREN KODEA

Honako hau adieraziko da:

1.-Kontua bezeroaren kontuaren kodearekin identifikatzeko

Haren egitura honelaxe osatuko da:

105-108

Entitatearen kodea

108-112

Bulegoaren kodea

113-114

Kontrol digituak

115-124

Kontuaren zenbakia

2.-Banku jaulkitzaileak entitateari koderik esleitu ez badio, entitateak barrurako zehazturiko identifikazioa emanen da.

125-132

Zenbakizkoa

ERAGIKETAREN DATA

Eragiketaren data adieraziko da, urtearen lau digituak jarrita, hilabetearen biak (01etik 12ra) eta egunaren biak (01etik 31ra), UUUUHHEE formatuarekin.

133

Alfabetikoa

ERAGIKETAREN GAKOAK

Honako hauek adieraziko dira

A

Ezarpena

B

Erabilera

C

Kobrantza

P

Ordainketa

134-148

Zenbakizkoa

ERAGIKETAREN ZENBATEKOA

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa. Eragiketaren zenbatekoa adieraziko da. Zenbatekoak eurotan adierazi behar dira.

Eragiketa eurotan ez beste moneta batean izendatu baldin bada, 3.000 eurotik gorakoa ote den kalkulatzeko, eurotako balioa zehaztuko da Europako Banku Zentralak argitaratu eta Espainiako Bankuak jakinarazten duen euroaren ganbio ofizialaren tasaren arabera

Eremu hau bitan banatzen da:

130-146

Eragiketaren zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

147-148

Eragiketaren zenbatekoaren zati dezimala; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

149-500

ZURIUNEAK

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak utzita, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

F1015487

Iragarkiaren kodea: F1015487