128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2521/2010 EBAZPENA, urriaren 4koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako deialdiak egiten dituzten ebazpen batzuk indarrik gabe uzten dituena.

Kontuan harturik, batetik, diru-laguntza horiek eskatzeko epea aurtengo azaroarekin bat datorrela, eta bestetik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuen egungo proiektuak ez duela diru-izendapenik aurreikusi diru-laguntza horietarako, proposatzen da ebazpen horiek indarrik gabe uztea.

Hori horrela, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea ondoan azaltzen diren ebazpenak:

-30E/2009 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez diru-laguntzen deialdia onesten da Nafarroako Foru Komunitatean lanean ari diren langileen lanbide prestakuntzarako ekintzak (prestakuntzarako planetan agertzen direnak) finantzatzeko, eta diru-laguntza horiek emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira.

-4111/2008 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitatean lanean ari diren langileentzat laneko arriskuei aurrea hartzeko prestakuntza ekintzak egiteko diru-laguntzen deialdia onetsi eta haren oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

2. Ebazpen hau Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza eta Bitartekaritza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko urriaren 4an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F1016526