128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1374/2010 EBAZPENA, irailaren 20koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak martxoaren 12an emandako 35/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Torralba del Rioko Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak martxoaren 12an emandako 35/2010 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Torralba del Rioko Udal Plan Orokorra, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, aldaketaren testu bategina, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituena, aurkeztea.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak haren alde emandako txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindua argitaratzea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren martxoaren 12ko 35/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Foru agindu horren bidez, behin betiko onetsi zen Torralba del Rioko Udal Plan Orokorra. Haren testu osoa ebazpen honi atxikitako eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Torralba del Rioko Udalari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko irailaren 20an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

35/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Torralba del Rioko Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

Torralba del Rioko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea; dena dela, horretarako, foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu beharko da, hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Torralba del Rioko Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, hirigintzako alderdi hauek zuzendu behar dira:

-Lurzaru urbanizaezinaren araudia:

Lurzoru urbanizaezinaren araudiak 2009ko apirilean Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian aurkeztutakoarekin bat etorri beharko du (Udalean 2009ko apirilaren 23an sartua, 49. zk.). Araudi horrek eta gainerako dokumentazioak Torralba del Rioko Udal Plan Orokorraren aldeko Ingurumen ondorioen adierazpena egiteko balio izan zuten (Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak abuztuaren 27an emandako 1756/2009 Ebazpena).

-Ondare Arkitektonikoaren Atala:

Planaren hirigintza araudi orokorraren 22. artikulua zuzendu behar da, Ondare Arkitektonikoaren Atalaren 2009ko urriaren 8ko txostenaren 3. atalean adierazitakoaren arabera. Txostena hilabete berean bidali zitzaion udalari.

Hiri lurzoruaren araudian ere txosten horren 4. atalean ezarritakoa jaso beharko da.

-Otiñanoko hiri lurzorua eta Kodesko Santutegia:

Otiñanon badira lurzatu batzuk (8., 9., 13., 14., 21., 22. eta 72. zenbakidunak, denak Otiñanoko 1. poligonokoak) titulartasun publikoko bideetan barnako sarbiderik ez dutenak ibilgailuentzat.

Kodesko Santutegiari dagokionez, ez da hirigintza zerbitzuen plano bakar bat ere aurkeztu. Hortaz, haren lurrak ezin dira hiri lurzorutzat hartu. Bestalde, santutegiko lurrak, hango eraikinak eta bertan egiten diren jarduerak zaindu beharreko kultur balioa duten lurzoru urbanizaezinen sailean sar litezke, Santutegia exekuzio unitaterako ezarritako araudiari jarraikiz.

-Otiñanoko herriguneko hiri lurzoru finkatu gabea:

Exekuzio unitate horiek osatutako sektorea erabilera anitzeko komunitate-ekipamendurako lurzorutzat hartzeko aurreikuspena justifikatuta dago. Dena dela, ezin da onartu exekuzio unitate oso bat, UE-27, lagapenetakoa izatea. Izan ere, non kokatzen dira haren lurren aprobetxamenduak? Eta beste alde batetik, haren lurrak desjabetzearen bidez lortu baldin badaitezke, ez dira toki sistemakoak.

Konponbidea izan liteke unitate jarraigabeak osatzea, gainerako exekuzio unitateek parte har dezaten UE-27 unitatean proposatutako erabilera anitzeko komunitate-ekipamendutik, bakoitzari dagokion proportzioaren arabera.

-Torralbako lurzoru urbanizagarria:

Erabilera anitzeko komunitate-ekipamendua: Hirigintzako araudi orokorraren 12. artikuluan justifikatzen da, baina ez planoetan (UE-13, UE-16).

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Torralba del Rioko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 12an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F1015542