128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

164/2010 FORU AGINDUA, irailaren 16koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Etxarri Aranazko Udal Plana 3. poligonoko 420. lurzatian aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

Etxarri Aranazko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Etxarri Aranazko Udal Plana 3. poligonoko 420. lurzatian aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, determinazio hau eginda:

-"3. poligonoko 420. lurzatiko C, G, I azpilurzatietan erabilera anitzeko ekipamenduetarako sistema orokor berrien eremuan eta bideen/oinezkoen sistema orokorrean aplikatu beharreko hirigintza araudia" izeneko idatz-zatian sartu beharko lirateke hala Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2010eko maiatzaren 4an egindako txostenean ezarritako baldintzak, nola 2010eko maiatzaren 20an aurkeztutako dokumentazioaren "Eransten diren determinazioak-Hirigintzako determinazio xehakatuak. SGD berriko lurren antolamendua" izeneko atala.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Etxarri Aranazko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko irailaren 16an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F1015548