128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2674/2010 EBAZPENA, irailaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, indarrik gabe uzten duena Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Enplegu Politikak Koordinatzeko Ataleko burutzarako lehiaketa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 108 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Deialdi hori maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 108 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen; bete beharreko lanpostuen artean Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Enplegu Politikak Koordinatzeko Ataleko burutza zegoen. Aipatutako deialdia 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Deialdiaren 1. oinarrian xedatutakoa aintzat hartuta, bidezko da indarrik gabe uztea aipatu burutza betetzeko lehiaketa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak apirilaren 12an emandako 20/2010 Foru Dekretuaren bidez desagerrarazi baitzen (2010eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa). Horren bidez Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 128/2007 Foru Dekretua aldatu zen.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 108 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian (maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsia) Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Enplegu Politikak Koordinatzeko Ataleko burutzarako lehiaketa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak apirilaren 12an emandako 20/2010 Foru Dekretuaren bidez egitura organikotik desagerrarazi baitzen (2010eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 23koa). Horren bidez Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 128/2007 Foru Dekretua aldatu zen.

2. Ebazpen hau Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko irailaren 27an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1016655