128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2639/2010 EBAZPENA, irailaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, indarrik gabe uzten duena Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Unitate Administratiboko burutzarako lehiaketa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Deialdi hori urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen; bete beharreko lanpostuen artean Nafarroako Emakumearen Institutuko Unitate Administratiboko burutza zegoen. Aipatu deialdia 2005eko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Abenduaren 18ko 90/2006 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi ziren. Foru dekretuaren 1. artikuluan xedatu zenez, Nafarroako Emakumearen Institutua erakunde autonomoa Nafarroako Berdintasunerako Institutua izendatu zen, eta laugarren xedapen gehigarriari jarraikiz, gaur egun dagoen araudian edo jadanik emandako egintza administratiboetan Nafarroako Emakumearen Institutuaz egiten diren aipamen guztiak Nafarroako Berdintasunerako Institutuaz eginak bezala ulertuko dira.

Otsailaren 22ko 9/2010 Foru Dekretuaren bidez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren Estatutuak aldatu ziren, eta haren hirugarren xedapen gehigarrian Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Unitate Administratiboa desagerrarazi zen.

Deialdiaren 1. oinarrian xedatutakoa aintzat hartuta, bidezko da aipatutako burutza betetzeko lehiaketa indarrik gabe uztea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdian (urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsia) Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Unitate Administratiboko burutza betetzeko lehiaketa, otsailaren 22ko 9/2010 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren bidez egitura organikotik desagerrarazi baitzen (2010eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 12koa). Horren bidez aldatu zen Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa.

2. Ebazpen hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Kudeaketa Zuzendaritzari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko irailaren 20an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1016656