128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 75/2010 falta-judizioa

Aida González Arde andreak, Tafallako eta bere barrutiko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen du: epaitegi honetan 75/2010 falta-judizioa bideratzen ari da eta horren gaineko epaia eman da. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

111/2010 epaia.

Iruñean, 2010eko irailaren 24an.

Ana José Añón Montón andreak, Tafallako eta bere barrutiko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile ordezkoak, lesio eta kalteen ondorioz bideratu diren 75/10 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Fiskaltzak parte hartu du. Alderdi salatzaile gisa aritu dira Omar Mihmdan jauna eta Mariselva Salvatierra Salvatierra andrea, eta alderdi salatu gisa Edison Saul Saraguro Heras jauna eta Rubén Sandro Bazan Romero jauna.

Epaitza:

Ruben Sandro Bazan Romero jauna kondenatzen dut, Zigor Kodearen 617.1 artikuluan zehazturik dagoen lesio-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 40 eguneko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota hain zuzen, hau da, 240 euro guztira. Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozesuko kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Rubén Sandro Bazan Romero jauna kondenatzen dut, Zigor Kodearen 625.1 artikuluan zehazturik dagoen kalte-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 16 eguneko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota hain zuzen, hau da, 96 euro guztira. Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozesuko kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Edison Saul Saraguro Heras jauna kondenatzen dut, Zigor Kodearen 617.1 artikuluan zehazturik dauden bi lesio-faltaren egilea eta erantzulea den aldetik, 40 eguneko isuna ordaintzera, eguneko 6 euroko kuotarekin, falta bakoitzarengatik, hau da, guztira 480 euro ordaintzera. Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozesuko kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Erantzukizun zibila dela eta, Rubén Sandro Bazan Romero jaunak eta Edison Saul Saraguro Heras jaunak batera eta solidarioki Omar Mihmdan jaunari 410 euroko kalte-ordaina emanen diote eragindako lesioengatik eta 1.400 euro jasaten dituen ondorioengatik.

Horrez gain, Rubén Sandro Bazan Romero jaunak Omar Mihmdan jaunari 351,68 euro emanen dizkio haren ibilgailuan eragindako kalteen ordainean, eta Edison Saul Saraguro Heras jaunak Mariselva Salvatierra Salvatierra andreari 280 euroko kalte-ordaina emanen dio lesioak sendatzeko behar izan zituen egunengatik eta 2.100 euroko kalte-ordaina lesioen ondorioengatik.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adierazi, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. eta 796. artikuluekin loturik 976. artikuluan xedatutakoaren arabera, haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatz dezan; eta epaiaren lekukotza egin bedi, autoei erantsita geldituko dena. Jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota geldi dadin eta Edison Saul Saraguro Herasi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, ediktu hau egin eta sinatzen dut.

Tafallan, 2010eko irailaren 24an.-Idazkari judiziala, Aida González Arde.

Iragarkiaren kodea: J1016324