128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 379/2009 konkurtso laburtua

Aditzera ematen da 379/2009 konkurtso laburtuaren prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, eta hitzez hitz hauxe dioen enkante ediktua eman dela:

Aditzera ematen da epaitegi honetan 379/2009 konkurtso laburtuaren autoak bideratzen ari direla eta horren barnean erabaki dela enkante publikoa egitea 2010eko azaroaren 3an, goizeko bederatzi eta erdietan, 13. judizio-aretoan (lehen solairua). Ondasun hauek jarriko dira enkantean:

Arga ibaiaren kaleko 1ean dagoen etxebizitza bat, babes ofizialeko etxebizitza gisa sailkatua. Iruñeko 4. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3023. finka, 1322. liburukia, 172. liburua, 72. orria. Enkanterako balioa: 95.527 euro. Edukitza-egoera: ez dago okupatzailerik, ez egitatez ez eskubidez.

Noain Ezkirozko industrialdeko C kaleko 13an dagoen industria nabea. Agoizko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 7304. finka, 2152. liburukia, 97. liburua, 134. orria. Enkanterako balioa: 474.000 euro. Edukitza-egoera: ez dago okupatzailerik, ez egitatez ez eskubidez.

Ondasun higigarrien lote hauek:

-Lehen lotea. Tekna tk426/3/6 langune mekanizatua: 28.930,10 euro.

-Bigarren lotea. Stillmax markako gillotina-zizaila hidraulikoa eta Stillmax markako tolesteko prentsa hidraulikoa: 36.782 euro.

-Hirugarren lotea. Karga aurrealdean jasotzen duen orga elektrikoa, OM marka eta XE 53 modelokoa: 8.711,67 euro.

-Laugarren lotea. Tekna 145/15 trontzatzeko makina: 22.138,15 euro.

Enkantean parte hartzeko baldintza orokorrak eta partikularrak interesdunen eskura daude epaitegi honetako bulego judizialean.

Eta enkantea jendaurrean iragartzeko balio izan dezan, hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko irailaren 29an.-Idazkari judiziala, Resurrección Ganuza Jacoisti.

Iragarkiaren kodea: J1016251