128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 128/2010 prozedura

Epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratzen ari den 128/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Lourdes María Pineda Cuascotak, Roxana Roca Gutiérrezek eta Eugenia Moreno Egusquiza de Usquianok eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Raúl Miranda Fraguasen aurka, 6.915,98 euroko printzipala ordain dezan, gehi 414,96 euroko interesak eta 691,60 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Eta Raúl Miranda Fraguasi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko irailaren 28an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1016336