128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 190/2009 prozedura

José Limbert Cossio Hidalgok eskaturik, Servicios de la Construcción y Aplicación en Pintura Andrea, S.L.ren aurka, diru kopuru bat dela-eta, epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 190/2009 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Servicios de la Construcción y Aplicación en Pintura Andrea, S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 2.497,88 eurokoa da, interesak 149,87 eurokoak eta kostuak 249,79 eurokoak, azken bi zenbateko horiek behin-behinekoz kalkulatuta.

Eta Servicios de la Construcción y Aplicación en Pintura Andrea, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko irailaren 28an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1016221