128. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

129/2010 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, kobrantzak kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburuek edo profesionalek kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez egindako eragiketen aitorpena aurkezteko 170 eredua onesten duena.

Maiatzaren 31ko 34/2010 Foru Dekretuaren bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatu zen, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zena. 34/2010 Foru Dekretu haren lehenengo artikuluak erregelamenduaren 62. artikuluaren zenbait atal aldatu zituen, informazioa emateko formazko betebeharrei dagokienez. Betebehar horiek Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen 103. eta 104. artikuluetan ezartzen dira oro har.

Zehazki, 34/2010 Foru Dekretuaren lehenengo artikulu horren 4. atalaren bidez 62. artikuluaren 21. atalaren testua aldatu zen. Geroztik, Espainian ezarritako enpresaburu eta profesionalei kobrantzak kudeatzeko zerbitzua kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez ematen dieten banku edo kreditu entitateak eta gainerako entitateak behartuta daude sistema horri atxikitako enpresaburu edo profesionalek egindako eragiketen urteko aitorpen informatiboa aurkeztera, kobrantza horien urteko zenbateko garbia 3.000 eurotik gorakoa denean.

Foru agindu honen bidez aitorpen hori egiteko eredu berri bat ezartzen da, 170 eredua deituko dena, Estatuko Administrazioak berriki onetsi duen balio bereko eredua bezala, hori guztia zerga ondorioak duen informazioa tratatzeko orduan Administrazio horren eta Foru Komunitateko Administrazioaren artean beharrezkoa den koordinazioaren ondorioz.

Horrek ekarriko du gaur arte Nafarroan indarra zuen 170 ereduaren zenbakia aldatzea. Eredu hori etxebizitzen sustatzaileek horien erosketa prezioaren kontura jasotzen dituzten kopuruen aitorpen informatiboa egiteko da, eta hemendik aurrera H-70 eredua izanen da.

Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuari jarraikiz, horren bidez Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan zergen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoak ugaritu eta hobetu nahi baitira, foru agindu honetan 170 eredua ordenagailu bidez zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak jasotzen dira.

Horrez gain, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, aitorpen informatiboak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk telematika bidez eta ordenagailuak irakurtzeko euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautu dituen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 4. artikuluaren arabera, foru agindu honek 170 ereduko aitorpenen aurkezpen telematikoa teleprozesuaren bidez egiteko aukera xedatzen du. Teleprozesuaren bidezko aurkezpen telematikoa borondatezkoa izanen da eta http://www.hacienda.navarra.es Interneteko helbidean adierazi diren baldintzak eta baztertzeko kasuak errespetatuta erabiltzen ahalko da.

Azkenik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikuluaren 22. atalaren bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena ematen zaio aitorpen eredua, eta hura aurkezteko epea, tokia eta modua onesteko, bai eta finkatzeko ere betebehar hori noiz eta nola egin behar den ordenagailuan zuzenean irakurtzeko euskarrian edo telematika bidez.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 170 eredua onestea.

1. "Kobrantzak kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburuek edo profesionalek kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez egindako eragiketen urteko aitorpen informatiboa", 170 eredua, onesten da, foru agindu honen I. eranskinean agertzen dena.

2. Tributudunak hautatzen ahalko du hurrengo bideetatik zein erabili 170 eredua aurkezteko:

a) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian, foru agindu honen II. eranskinean ezarri diren erregistroen diseinuen arabera.

b) Telematika bidez, teleprozesua erabiliz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. artikulua. 170 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, 170 ereduaren araberako aitorpen informatiboa (Kobrantzak kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburuek edo profesionalek kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez egindako eragiketei buruzkoa) aurkeztu beharko dute, indarreko araudiaren arabera, Espainian ezarritako enpresaburu eta profesionalei kobrantzak kudeatzeko zerbitzua kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez ematen dieten banku edo kreditu entitateek eta gainerako entitateek.

3. artikulua. Informazioaren xedea eta edukia.

Aurreko artikuluan aipatutako entitateek egin dituzten eragiketei buruzko datu hauek sartu beharko dituzte kobrantzak kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburuek edo profesionalek kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez egindako eragiketen urteko aitorpen informatiboan, kobrantza horien urteko zenbateko garbia 3.000 eurotik gorakoa denean:

1) Kobrantzak kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburuen edo profesionalen izen-deiturak edo sozietate-izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

2) Sisteman operatzeko enpresaburuek edo profesionalek erabiltzen duten saltoki zenbakia.

3) Kobrantzak egiteko erabiltzen den kontuaren zenbakia.

4) Urtean fakturatutako zenbatekoa, eurotan.

4. artikulua. 170 eredua aurkezteko epea.

Kobrantzak kreditu- edo zordunketa-txartelaren bidez kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburuek edo profesionalek egindako eragiketen aitorpen informatiboa, 170 eredua, urteko martxoaren 1etik martxoaren 31ra bitarte aurkeztuko da, aurre-aurreko urte naturaleko eragiketei dagokienez.

5. artikulua. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta horiek aurkezteko modua.

1. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu behar ditu:

a) 170 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat. Ale horiek behar bezala sinaturik egon beharko dute eta, behar den lekuan, sinatzailearen identifikazio datuak eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak agertuko dira.

Jasotzen duen bulegoan zigilatu ondoren, aitortzaileak 170 ereduaren laburpen-orriaren "interesdunarentzako alea" gordeko du eta ale horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.

b) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat eduki beharko du kanpoaldean itsatsita; hartan, honako datuak emanen dira, hurrenkera honetantxe:

1. Zergaldia.

2. Aurkezteko eredua: 170.

3. Aitortzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

4. Aitortzailearen izen-deiturak, edo sozietatearen izena.

5. Harremanetarako pertsonaren izen-deiturak.

6. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

7. Erregistro kopurua, guztira.

Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa bana izanen dute dagokien zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab., "n" euskarri guztien kopurua izanik. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3., eta 4. ordinaletan eskatutako datuak besterik ez da jaso beharko.

2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aitortzaile askoren aitorpenak batera aurkezten badira, pertsona edo entitate aurkezleak dokumentu hauek eraman behar ditu:

a) Aurkezleari dagokion laburpen-orriaren bi aleak, bat Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat, 170 ereduarenak, behar bezala sinatuak. Ale horietan ondoko datu hauek agertu beharko dira, dagokien lekuan: aurkezten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazio datuak, aitortzaileak guztira zenbat diren, aitortu gisa agertzen direnak guztira zenbat diren, bai eta zein zergaldi den eta zein aurkezpen mota den ere.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak beretzat hartuko du laburpen-orriaren "interesdunarentzako alea", eta horrek han aurkeztu izanaren egiaztagiri balioa izanen du.

b) 170 ereduko laburpen-orriaren bi aleak (Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa), aitortzaile tributudun guztiei dagozkienak, behar bezala sinatuak eta beteak.

Ale bakoitzak aitortzaile horiek identifikatzeko datuak behar bezala beterik izan behar ditu.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileei dagozkien laburpen-orrien interesdunarentzako aleak aurkezleak hartuko ditu. Hala ere, aurkezten diren laburpen-orrien kopuruaren ondorioz komeni baldin bada, eta agirien bilketa arintzearren, zigilatutako aleak aurkezpena egin ondorengo egun batean hartzen ahalko ditu aurkezleak, eta hori dagokion unean jakinaraziko zaio.

c) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan aurkezlearen honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

1. Zergaldia.

2. Aurkezteko eredua: 170.

3. Aurkezlearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

4. Aurkezlearen izen-deiturak, edo sozietatearen izena.

5. Harremanetarako pertsonaren izen-deiturak.

6. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

7. Artxibo osoko erregistro kopurua, guztira.

8. Aurkeztutako aitortzaileen kopuru osoa.

9. Zerrendatutako aitortuen kopuru osoa.

Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa bana izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; "n" izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3., eta 4. letretan eskatutako datuak besterik ez da jaso beharko.

3. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri guztien jasoerak behin-behinekoak izanen dira, eta prozesatu eta egiaztatu zain geratuko dira. Foru agindu honetan ezarri diren diseinu eta zehaztapenen araberakoak ez direnean, edo haietako informazioa ikusterik ez badago, aitortzaileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean zuzen dezala aurkeztutako euskarri informatikoak duen akatsa. Epe hori iragan eta oraindik ere zerbaitek eragozten badio zerga administrazioari eskatu dituen datuak ikustea, aitorpena balio gabekotzat hartuko da ondorio guztietarako eta tributudunari jakinaraziko zaio, arrazoiak emanez betiere.

4. Segurtasun arrazoiengatik, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak ez dira itzuliko, salbu eta espresuki eskatzen bada; halakoetan ezabaturik itzuliko dira edo antzeko batzuk emanen.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta, 2010eko informazioa jasoz, 2011. urtean aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz.

Iruñean, 2010eko irailaren 17an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

I. ERANSKINA

F1015488_0.pdf

II. ERANSKINA

170 eredua telematika bidez aurkezteko sortzen diren artxiboen
eta eredu hori ordenagailuaren bidez zuzenean irakurtzeko
euskarrien diseinu fisiko eta logikoak

A) Euskarri magnetikoen ezaugarriak.

Kobrantzak kreditu- edo zordunketa-txartelen bidez kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburu edo profesionalek egindako eragiketen urteko aitorpen informatiboa (170 eredua) aurkeztean, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriek ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

-Mota: DVD-R edo DVD+R.

-Edukiera: 4,7 GB bitarte.

-UDF artxibo sistema.

-Alde bakarrekoa eta geruza bakunekoa.

B) Diseinu logikoak:

-Erregistroen azalpena.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

  • 1. mota: aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpen-orria. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honen eranskinean ageri direnetatik.
  • 2. mota: aitortuaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honen eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta 2. motakoen kasuan, aitorpenean zenbat aitortu diren, horrenbeste erregistro izanen dira.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere bereizgarrietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Horrela, Ñ letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du, eta "Ç" letrak (c larri hautsia), ASCII 199 (Hex. C7).

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira eta alfazenbakizkoak eta alfabetikoak, berriz, zuriunez.

Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), atal honetan jarraian, B letran, azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motakoa) eta, ondoren, bere eragiketen eta merkatuen datuak (2. mota); gero, hurrengo aitortzailearen datuak; eta horrela hurrenez hurren.

170 EREDUA

A.-0. erregistro mota

Aurkezlearen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN AZALPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA

'0' (zero) konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA

'170' konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

ZERGALDIA

Euskarrian sartutako aitorpenen zergaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ.

Aurkezlearen IFZ jarriko da

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA.

1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN HELBIDE FISKALA

Eremu hau beste bederatzitan banatuta dago:

58-59

Bide publikoaren siglak.

60-79

Bide publikoaren izena.

80-84

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86

Eskailera.

87-88

Solairua

89-90

Atea.

91-95

Posta kodea. Zenbakizkoa, 5 idazgunekoa.

96-107

Aurkezlearen udalerria. Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109

Probintziaren kodea.

Oro har, aurkezlearen helbideko probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera:

ARABA

01

ALBACETE

02

ALACANT

03

ALMERÍA

04

ASTURIAS

33

ÁVILA

05

BADAJOZ

06

BARTZELONA

08

BURGOS

09

CÁCERES

10

CÁDIZ

11

KANTABRIA

39

CASTELLÓ

12

CEUTA

51

CIUDAD REAL

13

KORDOBA

14

CORUÑA

15

CUENCA

16

GIRONA

17

GRANADA

18

GUADALAJARA

19

GIPUZKOA

20

HUELVA

21

HUESCA

22

BALEARRAK

07

JAÉN

23

LEÓN

24

LLEIDA

25

LUGO

27

MADRIL

28

MÁLAGA

29

MELILLA

52

MURTZIA

30

NAFARROA

31

OURENSE

32

PALENTZIA

34

LAS PALMAS

35

PONTEVEDRA

36

ERRIOXA

26

SALAMANCA

37

S.K. TENERIFEKOA

38

SEGOVIA

40

SEVILLA

41

TARRAGONA

43

TERUEL

44

TOLEDO

45

VALENTZIA

46

VALLADOLID

47

BIZKAIA

48

ZAMORA

49

ZARAGOZA

50

110-114

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAK GUZTIRA

Zenbakizko eremua, 5 idazgunekoa. Baterako euskarrian sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua adieraziko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123

Zenbakizkoa

AITORTUTAKO ERAGIKETEN ETA SALTOKIEN ADIERAZLEAK GUZTIRA

Zerrendan aitortutako eragiketen eta saltokiaren adierazleen guztirako kopurua adieraziko da (grabatutako 2. motako erregistro kopurua), hala saltokiaren adierazleen erregistroak, nola aitortutako eregiketen erregistroak izan. Kopuru horrek bat etorri behar du 1. motako erregistroetako 136-140 eta 141-149 idazguneetan agertzen diren kopuruen baturarekin.

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako hauetako bat emanen da:

'C': informazioa DVDan aurkezten bada.

'T': transmisio telematikoa.

125-173

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da:

125-133

Telefonoa. Zenbakizkoa, 9 idazgunekoa.

134-173

Izen-deiturak. Lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

174-500

ZURIUNEZ BETETZEKOA

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak zuriunez beteko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriunez beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

170 EREDUA

B.-1. motako erregistroa

Aitortzailearen erregistroa

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN AZALPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA

'1' konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

'170' konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

ZERGALDIA

Aitorpenari dagokion zergaldiko lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN SOZIETATEAREN IZENA

Sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inolaz ere ez da paratuko izen komertzialik.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA

Gako hauetako bat emanen da:

'C': informazioa DVDan aurkezten bada.

'T': transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

DEITURAK ETA IZENA: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia adieraziko da. 13 idazguneko zenbakizko edukia duen eremua.

Adierazi beharreko frogagiri zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 170 kodea izanen dira.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA

Salbuespenez, aitorpen bat bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA: "C" bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada zergaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren erregistroak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA: "S" bat jarriko da aurkezpenaren xedea ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN EGIAZTAGIRIAREN ZENBAKIA.

"Ordezko aitorpena" eremuan "S" idatzi bada, ordezten duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia idatziko da.

Beste edozein kasutan zeroz beteko da.

136-140

Zenbakizkoa

SALTOKIEN ADIERAZLEEN GUZTIRAKO ZENBATEKOA

Aitortuen erregistroen guztirako zenbatekoa adieraziko da, 2. motako xehetasun erregistroak, non "Orri mota" eremuak (76 idazgunea) "C" balioa duen.

141-149

Zenbakizkoa

AITORTUTAKO ERAGIKETEN GUZTIRAKO KOPURUA

Aitortuen erregistroen guztirako zenbatekoa adieraziko da. 2. motako xehetasun erregistroak, non "Orri mota" eremuak (76 idazgunea) "I" balioa duen.

150-166

Zenbakizkoa

AITORTUTAKO ERAGIKETEN ZENBATEKOA, GUZTIRA

Zenbakizko eremua, 17 idazgunekoa. "Enpresaburuaren edo profesionalaren urteko fakturazioaren guztirako zenbateko garbia" eremuan adierazitako kopuruen guztirako batura (102tik 116ra bitarteko idazguneak) adieraziko da. Orri motak (76 idazgunea) "I" balioa hartzen duten aitortuaren erregistroei dagozkie kopuru horiek. Zenbatekoak eurotan emanen dira. Zenbatekoaren aurretik ez da zeinurik (+/-) izanen, ez eta koma dezimalik ere. Eremu hau bitan banatzen da:

150-164

Zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

165-166

Zenbatekoaren zati dezimala; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

167-500

ZURIUNEAK

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten eremu alfazenbakizko eta alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriunez beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

170 EREDUA

C.-2. motako erregistroa

Eragiketen erregistroa

Aitortu bakoitzari zenbat bezeroaren kontuaren kode dagozkion, eragiketaren 2. motako horrenbeste erregistro adieraziko dira (nahiz eta urteko guztirako zenbateko garbia berdina izan).

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN AZALPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA

'2' konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA

'170' konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

ZERGALDIA

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

18-26

Alfazenbakizkoa

ENPRESABURUAREN EDO PROFESIONALAREN IFZ

Aitortuak Espainian esleitutako IFZ badauka, adierazi eginen da: aitortuaren IFZ jarriko da, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen uztailaren 31ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

Aitortua pertsona juridikoa edo errenta egozpenaren araubidea duen entitatea bada (ondasunen erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia, etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia jasoko da.

Adingabeen edo ezinduen identifikazioan azalduko dira bai adingabearen edo ezinduaren datuak, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, bai legezko ordezkariaren datuak.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. Espainian esleituriko IFZekin bakarrik beteko da.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ

14 urtetik beherako pertsonak tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan identifikatzeko, azalduko dira bai 14 urtetik beherako pertsonaren datuak, barne dela haren identifikazio fiskaleko zenbakia, bai haren legezko ordezkariarenak. Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

36-75

Alfazenbakizkoa

ENPRESABURUAREN EDO PROFESIONALAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA.

a) Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe. Titularra adingabea edo ezindua bada, adingabearen edo ezinduaren deiturak eta izena jasoko dira eremu honetan.

b) Pertsona juridikoen eta errenta egozpenaren araubidea duten entitateen kasuan, sozietatearen izena edo entitatearen izena osorik jarriko da, anagramarik gabe.

76

Alfabetikoa

ORRI MOTA.

'I' konstantea.

77

Alfabetikoa

KODE MOTAREN GAKOA

Kontuaren identifikazioaren arabera, gako hauetariko bat emanen da:

Azalpen gakoa

C) Kontua bezeroaren kontuaren kodearekin bat etorriko da. Hori nahitaezkoa izanen da aitortzaileak Espainiako Bankuaren Entitateen Erregistroan inskribaturik dauden entitateak direnean.

O) Beste identifikazio bat.

78-81

Alfazenbakizkoa

IBAN KODEAREN AURRIZKIA.

Kode motaren gakoaren eremuak "C" balioa hartzen duenean, eremu horretan IBAN kodea (Banku Kontuaren Nazioarteko Kodea) adieraziko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

78-79

ISO HERRIALDEAREN KODEA: eremu alfabetikoa.

80-81

KONTROL DIGITUA.

Banku jaulkitzaileak aitortzaileari entitate koderik esleitu ez badio, eta ondorioz IBANik ez badago, zuriunez beteko da.

82-101

Zenbakizkoa

BEZEROAREN KONTUAREN KODEA.

Ekitaldian zehar eragiketen kobrantzak egin diren kontuaren identifikazioa adieraziko da.

1.-Kontua bezeroaren kontuaren kodearekin identifikatzeko.

Haren egitura honelaxe osatuko da:

Idazguneak

Deskribapena

82-85

Entitatearen kodea.

86-89

Bulegoaren kodea.

90-91

Kontrol digituak

92-101

Kontuaren zenbakia

2.-Banku jaulkitzaileak entitateari koderik esleitu ez badio, entitateak barrurako zehazturiko identifikazioa emanen da.

102-116

Zenbakizkoa

ENPRESABURUAREN EDO PROFESIONALAREN FAKTURAZIOAREN URTEKO ZENBATEKO OSOA, GUZTIRA

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

Eragiketaren zenbatekoa adieraziko da.

Zenbatekoak eurotan adierazi behar dira.

Eragiketa eurotan ez beste moneta batean izendatu baldin bada, 3.000 eurotik gorakoa ote den kalkulatzeko, eurotako balioa zehaztuko da Europako Banku Zentralak argitaratu eta Espainiako Bankuak jakinarazten duen euroaren ganbio ofizialaren tasaren arabera.

Eremu hau bitan banatzen da:

102-114

Eragiketaren zenbatekoaren zati osoa; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

115-116

Eragiketaren zenbatekoaren zati dezimala; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

117-500

ZURIUNEAK

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuak eta alfabetikoak zuriunez beteko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko guztiak eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriunez beterik, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

170 EREDUA

C.-2. motako erregistroa

Merkataritza erregistroa

Enpresaburuak edo profesionalak zenbat saltoki zenbaki dituen esleituta, 2. motako horrenbeste merkataritza erregistro sartuko dira.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN AZALPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA

'2' konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA

'170' konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

ZERGALDIA

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

18-26

Alfazenbakizkoa

ENPRESABURUAREN EDO PROFESIONALAREN IFZ

Aitortuak Espainian esleitutako IFZ badauka, adierazi eginen da: aitortuaren IFZ jarriko da, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen uztailaren 31ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

Aitortua pertsona juridikoa edo errenta egozpenaren araubidea duen entitatea bada (ondasunen erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia, etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia jasoko da.

Adingabeen edo ezinduen identifikazioan azalduko dira bai adingabearen edo ezinduaren datuak, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, bai legezko ordezkariaren datuak.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. Espainian esleituriko IFZekin bakarrik beteko da.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ

14 urtetik beherako pertsonak tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan identifikatzeko, azalduko dira bai 14 urtetik beherako pertsonaren datuak, barne dela haren identifikazio fiskaleko zenbakia, bai haren legezko ordezkariarenak. Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

36-75

Alfazenbakizkoa

ENPRESABURUAREN EDO PROFESIONALAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA.

a) Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe. Aitortua adingabea edo ezindua bada, adingabearen edo ezinduaren izen-deiturak jasoko dira eremu honetan.

b) Pertsona juridikoen eta errenta egozpenaren araubidea duten entitateen kasuan, sozietatearen izena edo entitatearen izena osorik jarriko da, anagramarik gabe.

76

Alfabetikoa

ORRI MOTA.

"C" konstantea.

77-116

ZURIUNEAK

117-126

Zenbakizkoa

SALTOKI ZENBAKIA

Enpresaburuak edo profesionalak sisteman jarduteko erabiltzen duen saltoki zenbakia adieraziko da.

127-500

ZURIUNEAK

F1015488

Iragarkiaren kodea: F1015488