127. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 18an emandako 2250/2010 Ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Haren bidez, irakasleen kidegoetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak onetsi eta argitara eman ziren.

Iragarki honen bidez jakinarazten da 2010eko irailaren 13an Oscar Alonso Alameda jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 18ko 2250/2010 Ebazpenaren aurka, Ibilgailuen Mantentze-lanak espezialitateari (gaztelaniaz) dagokionez, hain zuzen. Ebazpen horren bidez onetsi eta argitara eman ziren Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen, eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak, 2010-2011 ikasturtean indarra izanen dutenak.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Ibilgailuen Mantentze-lanak espezialitatean (gaztelaniaz) aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda orokorrean Héctor Llorente Mostazo eta Jesús Suberviola Muguia jaunen artean, biak barne, dauden izangaiei dei egiten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz. Aipatutako zerrenda orokorra Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 18ko 2250/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2010eko urriaren 14an.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1016904