1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
445/2010 FORU AGINDUDA, urriaren 1ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2011n Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroan (EVENA) enologiako teknikariak prestatzeko hiru bekatarako deia egiten duena.
Kontuan hartu behar da bekadunaren esku uzten diren lanak erakunde honentzat eta Nafarroako mahastizaintza sektorearentzat oro har baliagarriak izan daitezkeela, baita bekadunarentzat berarentzat ere, horrela lan esperientzia interesgarria lortzeko aukera izanen baitu.
Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua aplikatuko zaizkio.
Horrenbestez, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroaren egitura organikoa eta eginkizunak arautzen dituen urriaren 29ko 308/2001 Foru Dekretuaren arabera eskuordeturik dauzkadan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. 2011n Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroan enologiako teknikariak prestatzeko hiru bekatarako deialdia onestea.
2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Oinarri horiek foru agindu honen eranskinean daude.
3. 32.400 euroko gastua baimentzea, 2010eko gastuen aurrekontuko "Bekak" izeneko 730000-72400-4809-412100 kontu-sailaren balio berarekin 2011ko gastuen aurrekontuan gaitzen denaren kargura, foru agindu honen ondoriozko gastuei aurre egiteko, egokia eta nahikoa den kreditua badago betiere.
4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2010eko urriaren 1ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.
ERANSKINA
NAFARROAKO MAHASTIZAINTZA ETA ENOLOGIA ZENTROAN (EVENA) ENOLOGIAKO TEKNIKARIENTZAKO HIRU BEKA
EMATEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
Lehena.-Xedea.
Deialdiaren xedea da 2011n enologiako teknikariak prestatzeko hiru beka ematea.
Bigarrena.-Iraupena.
Bekaldia 2011ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra artekoa izanen da. Bekaldia epe berberetarako luzatzen ahalko da, EVENAko zuzendariak eskatuta, gehienez ere hiru urte egin arte, hasierako bekaldia eta luzapenak barne.
Hirugarrena.-Diru-zuzkidura eta bateraezintasunak.
1. Bekadunak 900 euro jasoko ditu hilabetero eta eskubidea izanen du zerbitzu eta bidaien arabera izaten diren gastuengatik funtzionarioei ematen zaizkien ordain berberak jasotzeko.
2. Bekadunari ematen zaion dirua ez da soldata edo ordainsaritzat hartuko, diru-laguntza publikotzat baizik.
3. Deialdiaren araberako bekak bateraezinak dira administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste entitate publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Espainiakoen zein atzerrikoen, beste edozein diru-laguntzarekin edo prestakuntza bekarekin.
Laugarrena.-Onuradunek bete beharreko baldintzak.
Prestakuntza bekak hartzen ahalko dituzte, soil-soilik, honako baldintza hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek:
a) Adinez nagusia izatea.
b) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Dena den, Espainiako nazionalitatea ez duenak gaztelaniaz behar adina badakiela frogatu beharko du.
c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen laguntza eta diru-laguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.
d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urtebete lehenagotik gutxienez.
e) Eskatutako titulua prestakuntza bekarako deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.
f) Bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz dezakeen ezintasun fisikorik edo gaixotasunik ez izatea.
g) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea eskaera aurkezten den egunean.
Bosgarrena.-Eskaerak aurkezteko epea eta eskatutako baldintzak frogatzeko modua.
1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
2. Eskaerak Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroan (Valle de Orba kalea, 34, Erriberri) aurkezten ahalko dira edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistroetako edozeinetan.
a) Eskabidea.
b) "Curriculum vitae", egindako ikasketak, burututako jarduerak, argitalpenak, lortutako sariak, dakizkien hizkuntzak, mahastizaintza eta ardogintzako ezagutza eta aipatu nahi dituen merezimendu guztiak adierazten dituena.
c) Ikasketa espedientearen ziurtagiria, kurtso bakoitzeko gai guztien kalifikazioekin, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatzen duena.
d) Lortutako titulu, diploma eta ziurtagirien fotokopia konpultsatua.
e) Jaiotza agiria edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia.
f) Erroldatze agiria.
g) Laugarren oinarriaren c) eta f) ataletan ezarritako betebeharrak bete izanaren erantzukizuneko aitorpena.
h) Gidabaimena
3. Agiri guztiak ez badaude, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean zuzen ditzala, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatu eginen dela. Halaxe jakinaraziko zaio. Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen da zuzendu.
4. Prestakuntza beka jasotzeko eskaera aurkezteak berarekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.
Seigarrena.-Eskaeren ebaluazioa.
1. Oinarri arautzaileetan ezarritako irizpideen araberako eskaeren ebaluazioa honako hauek osatzen duten ebaluazio batzordeak eginen du:
a) Batzordeburua: Julián Suberviola Ripa jauna, EVENAko Enologia Ataleko burua.
b) Idazkaria: María Ángeles Goicoechea Baztán andrea, EVENAko Enologia Ataleko laborategiko laguntzaile teknikoa.
c) Batzordekidea: Mari Carmen Jiménez Mendoza andrea, EVENAko Enologia Ataleko zerbitzu orokorretako arduraduna.
2. Ebaluazio batzordeak aztertu eta baloratu eginen ditu aurkezten diren eskaerak, eta bekak puntuazioaren araberako hurrenkeran emateko proposatuko du. Hamar eguneko epean jendaurrean jarriko du zerrenda.
3. Eskabidearekin batera aurkeztutako merezimenduak honako baremo honen arabera kalifikatuko dira:
Datu akademikoak.
Lizentzia: 0,5 puntu.
Irakaskuntzarako gaitasun ikastaroa: puntu bat.
Doktoretza: 2 puntu.
Goi mailako titulua: 5 puntu.
Diplomatura edo erdi mailako titulua
Goi mailako karrera gainditua: 3,5 puntu.
Erdi mailako titulua: 3 puntu.
Laborategiko laguntzaile teknikoa: 2 puntu.
LH3: 2,5 puntu.
LH2: 2 puntu.
LH1: puntu bat.
Esp. akad.: 2 puntu gehienez.
Enologiako gaiak.
Enologiako lizentziaduna: 11 puntu.
Enologiako masterra: 8 puntu (upeltegietako praktikak barne).
EVENAko masterra edo antzekoa: 3,5 puntu.
Enologiako LH 2: 8 puntu praktikak izanez gero, 7 puntu praktikarik gabe.
INEMeko ikastaroa: 3 puntu (400 ordu baino gehiago).
Enologiako beste ikastaro batzuk (100 ordu gutxienez): 3 puntu gehienez.
Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko ikastaro teoriko-praktikoak: 2,5 puntu.
EVENAko enologia bekak: 3 puntu.
Bekak bestelako enologia zentroetan: 2 puntu gehienez.
Upeltegietako lanak (hilabete gutxienez): 2 puntu gehienez.
Enologia ikastaroak (100 ordu baino gutxiagokoak): 1,5 puntu gehienez.
Enologia ikastaroak ematea: 2 puntu gehienez.
Enologiako zentro ofizial batean egindako praktikak (hilabete gutxienez): 2 puntu gehienez.
EVENAko praktikak: 2 puntu gehienez.
Enologiako zientzia lanak eta argitalpenak: 2 puntu gehienez.
Lanbideari buruzko datuak.
Enologiaz bestelako zientzia lanak eta argitalpenak: puntu bat gehienez.
Enologiaz bestelako masterra: 1,5 puntu.
Analisi kimikoko praktikak: puntu bat gehienez.
Kongresuetan eta bestelako ikastaroetan parte hartzea: puntu bat gehienez.
Hizkuntzak: puntu bat gehienez.
Bestelako zentroetako praktikak: puntu bat gehienez (urtebete).
Informatika jakitea: 1,5 puntu gehienez.
Beste jarduera batzuk: puntu bat gehienez.
Zazpigarrena.-Beka emateko ebazpena.
1. Ebaluazio batzordeak ebazpen proposamena eginen du eta Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko (EVENA) zuzendariak prestakuntza beken emakida ebatziko du.
2. Orobat, beka jaso duten eskatzaileen zerrenda jaso beharko da eta espresuki adieraziko da zein eskaerari esan zaion ezetz, halakorik baldin bada.
3. Prozeduraren gainean ebazteko epea 3 hilabetekoa izanen da. Epea ebazpen espresik gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.
Zortzigarrena.-Ebazpena jakinaraztea.
Prozeduraren ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie administrazio prozedura erkideari buruzko legerian ezarritako moduan, eta jendaurrean jarriko da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko eta EVENAko iragarki oholetan.
Bederatzigarrena.-Jardueren hasiera eta ukoak.
1. Prestakuntza bekaren onuradunak gehienez hamar eguneko epea izanen du jardunean hasteko, beka eman zaiola jakinarazten zaionetik edo organo eskudunak zehazten duen egunetik hasita. Horrela egiten ez badu, onuradunak bekari behin betiko uko egiten diola ulertuko da, non eta organo eskudunak ezinbesteko arrazoiak edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera ikusten ez dituen.
2. Bekari uko eginez gero, Mahastizaintza eta Enologia Zentroko (EVENA) zuzendariari horren berri eman beharko zaio, jarduera utzi eta gutxienez hamabost egun lehenago. Organo eskudunak zilegi izanen du beka hori ebaluazio batzordeak ezarritako zerrendan hurrengo dagoenari ematea, ezertan galarazi gabe onuradunak uko egin arte zituen betebeharrak.
Hamargarrena.-Jarduerak.
1. Bekadunak Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroaren (EVENA) instalazioetan arituko dira, eta 30 ordu izanen dituzte astean, gehienez. Bekaldiaren hilabete bakoitzeko 2,5 egun naturaleko oporraldia emanen zaie bekadunei.
2. Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroko (EVENA) zuzendariak prestakuntzarako bekaldia eteten ahalko du onuradunaren gaixotasun edo istripu kasuetan, bai eta ezinbesteko arrazoiak edo behar bezala justifikatutako bestelako gorabeherak daudenean ere. Etenaldiak beharrezkotzat jotzen den denbora iraunen du eta haren ondorioak arrazoi bakoitzaren araberakoak izanen dira.
Hamaikagarrena.-Bekadunaren betebeharrak.
Apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan ezarritakoak izanen dira, horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prestakuntza bekak emateko araubide orokorra.
Hamabigarrena.-Jabetza intelektual eta industriala.
Bekaldian burututako jardueraren ondorioz bekadunak eskuratzen dituen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak, beroriei buruz Estatuko araudian ezarritakoaren arabera arautuko dira, eta administrazio publikoak ez die uko eginen legozkiokeen agiri, azterlan, ikerlan, lan, eskubide, emaitza zientifiko eta balizko asmakuntzei.
Hamahirugarrena.-Lan edo administrazio harremanik eza.
Beka jasotzea eta bekaduna izatea ez da zerbitzuak ematea, eta egoera horrek ez dakar berarekin lan harremanik, administratiborik edo estatutupekorik sortzea Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroarekin (EVENA), ez eta antzeko eskubiderik lortzea ere.
Hamalaugarrena.-Bekadunaren administrazio erantzukizuna.
Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa (EVENA) izanen da prestakuntza jardueran bekadunak hirugarrenei sortzen dizkien kalteen erantzulea, baina EVENAk zilegi izanen du iruzur, erru edo zabarkeria larriagatik bekadunak izan dezakeen erantzukizuna eskatzea.
Iragarkiaren kodea: F1016406