4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA
Titulu judizialak betearazteko 54/2010 prozedura
Aditzera ematen da titulu judizialak betearazteko 54/2010 prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, eta hitzez hitz hauxe dioen enkante ediktua eman dela:
Aditzera ematen da epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko 54/2010 prozedura bideratzen ari dela eta horren barnean erabaki dela enkante publikoa egitea 2010eko azaroaren 16an, goizeko bederatzi eta erdietan, 13. judizio-aretoan (lehen solairua). Ondasun hauek jarriko dira enkantean:
1.-8.433. erregistro-finka. "Hiri finka. 6-A-4. VLU-2 deitutako lurzatia, Esteribarko Arau Subsidiarioei Zubiriko 27. poligonoko 51. lurzatian (zerrategi zaharreko finka) egindako aldaketaren ondorioz sortua, borondatezko birzatiketa proiektuaren bidez. Bizitegitarako lurzatia da, eraikigarria, aipatu hirigintza-agirian azaltzen diren ezaugarri teknikoei loturik. Azalera osoa: 2.112 m². Mugak: iparraldean, ekialdean eta mendebaldean, bidea (VAA), eta hegoaldean, bizitegitarako lurzati bat (VLU-1). Katastroko 27. poligonoko 412. lurzatia da.
Balioa, enkantea egiteko: 1.000.000,00 euro.
2.-8.434. erregistro-finka. "Hiri finka. 6-A-5. VLU-3 deitutako lurzatia, Esteribarko Arau Subsidiarioei Zubiriko 27. poligonoko 51. lurzatian (zerrategi zaharreko finka) egindako aldaketaren ondorioz sortua, borondatezko birzatiketa proiektuaren bidez. Bizitegitarako lurzatia da, eraikigarria, aipatu hirigintza-agirian azaltzen diren ezaugarri teknikoei loturik. Azalera osoa: 1.056 m². Mugak: iparraldean, erabilera anitzeko ekipamendua (EP-2) eta udalez gaindiko ekipamendua (DS); hegoaldean, Murelu kalea; ekialdean, 6. lurzatia; eta mendebaldean, Sagarrondo kalea.
Balioa, enkantea egiteko: 455.000,00 euro.
3.-9.056. erregistro-finka. 1. lurzatian eraikia: familia bakarreko etxebizitza, binakakoa, 176 m²-ko lurzatian eraikia. Murelu kaleko 2an dago. Beheko solairua eta lehen solairua ditu eta solairu bakoitzean 76,80 m²-ko azalera eraikia du. Beheko solairuan egongela, sukaldea, korridorea, komuna, eskailera eta garajea ditu, eta aurrealdean etxebizitzarako sarrera den patioa eta garajerako sarrera den beste gune bat; eta lehen solairuan, logela nagusia bere bainugelarekin, hiru logela gehiago, bainugela, korridorea eta eskailera.
Etxebizitzak 134,10 m² ditu guztira.
Gainerako azalera eraiki gabea terraza eta lorategitarako erabili da, etxebizitzaren atzealdean.
Etxebizitzak bere lurzatiaren muga berberak ditu.
Balioa, enkantea egiteko: 294.600,00 euro.
4.-9.057. erregistro-finka. 2. lurzatian eraikia: familia bakarreko etxebizitza, binakakoa, 176 m²-ko lurzatian eraikia. Murelu kaleko 4an dago. Beheko solairua eta lehen solairua ditu eta solairu bakoitzean 76,80 m²-ko azalera eraikia du. Beheko solairuan egongela, sukaldea, korridorea, komuna, eskailera eta garajea ditu, eta aurrealdean etxebizitzarako sarrera den patioa eta garajerako sarrera den beste gune bat; eta lehen solairuan, logela nagusia bere bainugelarekin, hiru logela gehiago, bainugela, korridorea eta eskailera.
Etxebizitzak 134,10 m² ditu guztira.
Gainerako azalera eraiki gabea terraza eta lorategitarako erabili da, etxebizitzaren atzealdean.
Etxebizitzak bere lurzatiaren muga berberak ditu.
Balioa, enkantea egiteko: 294.600,00 euro.
5.-9.061. erregistro-finka. 6. lurzatian eraikia: familia bakarreko etxebizitza, binakakoa, 176 m²-ko lurzatian eraikia. Murelu kaleko 12an dago. Beheko solairua eta lehen solairua ditu eta solairu bakoitzean 76,80 m²-ko azalera eraikia du. Beheko solairuan egongela, sukaldea, korridorea, komuna, eskailera eta garajea ditu, eta aurrealdean etxebizitzarako sarrera den patioa eta garajerako sarrera den beste gune bat; eta lehen solairuan, logela nagusia bere bainugelarekin, hiru logela gehiago, bainugela, korridorea eta eskailera.
Etxebizitzak 134,10 m² ditu guztira.
Gainerako azalera eraiki gabea terraza eta lorategitarako erabili da, etxebizitzaren atzealdean.
Etxebizitzak bere lurzatiaren muga berberak ditu.
Balioa, enkantea egiteko: 294.600,00 euro.
Enkantean parte hartu nahi dutenei aditzera ematen zaie bai enkantearen baldintzak bai erregistroko ziurtagiria agerian daudela bulego judizialean.
Eta enkantea jendaurrean iragartzeko balio izan dezan, hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2010eko urriaren 6an.-Idazkari judiziala, Resurrección Ganuza Jacoisti.
Iragarkiaren kodea: J1016612