4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. Jakinarazpen zedula. 82/2010 prozedura
Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: Paulo Jorge Pereira De Almeidak, Daniel Peña Guerrerok eta Cristina Atienza Lalindek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Sesma Martínez, S.L.U. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 82/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Zitazio zedula:
Aipatutako autoetan gaur emandako ebazpenean horrela erabakirik, honen bidez zitazioa egiten zaizu 2010eko urriaren 27ko 10:00etan 14. judizio-aretoan (lehen solairua) agertzeko, epaitegi honetako entzunaldi-aretoan hain zuzen, zure eskubideari komeni zaion guztia alegatu eta frogatu ahal izan dezazun betearazpenaren areagotzea (Sesma Martínez, S.L.U. enpresaren salerosketa) dela-eta. Erabili nahi dituzun eta ekitaldian gauza daitezkeen froga guztiak eraman beharko dituzula ohartarazten zaizu. Zu zeu ager zaitezke, edo ordezkari bat bidali, ahalorde askietsia duena eta egitateak zuzenean ezagutzen dituena. Aurkako alderdiaren galderei edota ofiziozkoei erantzun beharko diezu, eta bestela egiaztatutzat jo daitezke kalte egiten dizuten egitateak.
Ohartarazten zaizu agertu ezean zuzenbidearen arabera dagokizun kaltea izanen duzula.
Eta gorago aipatutako zitazioa egin dadin, hau egiten dut Iruñean, 2010eko urriaren 6an.
Idazkaria.
Eta Sesma Martínez, S.L.U.ri eta Ángel Sesma Martínez jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2010eko urriaren 6an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1016563