127. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 229/2010 erregutze-errekurtsoa

Aditzera ematen da sala honetan 229/2010 erregutze-errekurtsoa tramitatzen ari dela, Composan Construcción S.A.k jarria Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiaren 562/2009 demanda-prozeduran. Prozedura hori Dany Omar Benitez Ortegak, Derek Alan Johnstonek eta José Luis Guisado Viciosok sustatu dute, dirua erreklamatzeko, Dena Obras y Proyectos S.L.ren eta Composan Construcción S.A.ren aurka. Haren barrenean, 2010eko urriaren 6an, xedapen zatian hauxe dioen autoa eman da:

"Bidezkoa da jarduketa hauetan emandako epaia argitzea. Hain zuzen ere, epaitzari gehitu behar zaio alderdi errekurtsogilea, Composan Construcción, S.A., kostuak ordaintzera kondenatzen dela. Enpresa horrek 350 euroko ordainsaria eman behar dio alderdi demandatzaile eta errekurritua den Amaia Ubieto Aranguren andrearen legelariari. Gainerakoan epaiari bere horretan eusten zaio."

Eta Dena Obras y Proyectos, S.L.ri ebazpena jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut, eta ohartarazten diot eskura duela ebazpenaren kopia sala honetako idazkaritzan.

Iruñean, 2010eko urriaren 7an.-Idazkari judiziala, Sagrario Sánchez Equiza.

Iragarkiaren kodea: J1016660