3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/02803 espedientea. Jendaurreko informazioa
Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.
Eskatzailea: Mercedes Erasun Ariztegui.
IFZ: 15776547 L.
Helbidea: Aldategia Etxea. Aurtitz auzoa, 31745 Ituren (Nafarroa).
Ibaiaren edo ur-lasterraren izena: Zurtzaiako iturria.
Eskatutako emaria: 0,5000 l/s.
Tokia: Ameztia.
Udalerria eta probintzia: Ituren (Nafarroa).
Xedea: abeltzaintzarako.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Mercedes Erasun Ariztegui andreak 0,5 l/s-ko ur aprobetxamendua eskatu du Zurtzaiako iturritik ura hartzeko, Iturengo (Nafarroa) udal mugapean, abeltzaintzarako.
Kutxeta txiki baten bidez hartzen da ura, eta kutxetarekin konektaturik dagoen presio multzoak biltegiraino bultzatzen du. Biltegirainoko hodiak hazbeteko diametroa du eta 30 metroko luzera. Biltegitik baserriraino, ura grabitatez doa, ? hazbeteko diametroa eta 460 metroko luzera duen hoditik.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), non espedientea ikusgai egonen baita.
Donostian, 2010eko abuztuaren 16an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1016849