127. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-P-212

Gabriela Jaudenes Pinillosek, Francisco Echavarri Murugarrenek eta Alejandro Jaudenes Armendarizek honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Aprobetxamendua 6 metroko sakonera duen baltsa bat da, Linares ibaiaren ezkerreko bazterrean, polizia eremutik kanpo, Zabaleta alderdian (6. poligonoa, 13. lurzatia). Ura jasotzeko ekipamendua 80 ZP-ko motoponpa bat izanen da, eta aldiuneko emaria 20 l/s. Ura tantakako ureztapenerako erabiliko da, hain zuzen ere 21,31 hektarea olibadi ureztatzeko, Sesmako (Nafarroa) 6. poligonoko 11. eta 13. lurzatietan eta 18. poligonoko 270. lurzatian. Urtean 5.281,05 m³ aterako dira eta batez besteko emari baliokidea 0,37 l/s izanen da kontsumo handieneko hilabetean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko irailaren 10ean.-Komisario albokoa. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1016091