127. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-O-1120

Club Natación Pamplona elkarteak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak: Club Natación Pamplona handitzea 6. poligonoko 1095. lurzatian, Arga ibaiaren eskuineko bazterrean.

Eskatzailea: Club Natación Pamplona.

Xedea: padel pista estaliak. Lurzatia ixtea.

Ur-ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Iruña (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko abuztuaren 24an.-Komisario albokoa. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1016092