127. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2009-EXT-425 / 2007-RC-1269

Ebroko Ur Konfederazioak 2010eko apirilaren 16an emandako ebazpenaren bidez, amaitu egin dira Linares ibaitik ura hartzeko aprobetxamendua, Torres del Rioko (Nafarroa) udal mugapean, industria erabileretarako eta ureztatzeko, Torres del Rioko Ureztatzaileen Elkarteari eta Justo Baquedanori emana eta Ur Publikoen Aprobetxamenduen Liburuan 28075 zenbakiarekin inskribatua.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko irailaren 6an.-Komisario albokoa. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1016090