127. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa 2010eko ekitaldira luzatutako aurrekontuan,
kreditu gehikuntzaren bidez. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Udalaren aurrekontuko aldaketa, kreditu gehikuntzaren bidezkoa, 2010eko ekitaldira luzatutako aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zizur Nagusian, 2010eko urriaren 1ean.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1016401