2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Aiegiko Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena
Aiegiko Udalak, 2010eko urriaren 6an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
1.-Hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren Plan Orokorra, Artacho de Cabo AdC Arquitectos, S.L. enpresak prestatua; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 71. artikuluarekin eta horretako ingurumen ondorioen azterlanarekin bat, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legeko 31. artikuluan xedatuari jarraikiz. Plan Orokorra bigarren aldiz onetsi da 35/2002 Foru Legearen 70.6 artikuluan xedatuan oinarrituta, bertan behin-behineko onespenari dagokionez ezartzen baita ezen hasiera batean onetsitako Planaren egitura organikoa funtsean aldatuz gero, beste behin paratuko direla aldaketak jendaurrean hilabeteko epean, behin-behineko onespena eman aurretik.
2.-Aiegiko Udalaren Plan Orokorra, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legekoa, eta horren ingurumen ondorioen azterlana, jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 70 eta 71.b) artikuluetan xedatuarekin bat, iragarkia ezarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.
Jendaurreko epean, interesdunek bidezkoak juzgatzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, baina soilik 2009ko maiatzaren 7an onetsitako Planaren egitura organikoa aldatu den esparruei dagokienez, eta ez aldatu ez direnei dagokienez.
3.-Hasiera batean onetsitako plana ez da igorriko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, txostena eman dezan bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuko departamentu ezberdinen eskumeneko gaiei buruz, txosten horiek dagoeneko emanak baitira.
4.-Aiegiko Plan Orokorra hasiera batean onesteko erabakiak berak lizentzietan du eragina; eten egiten da etxe berrirako (baina ez obra txikietarako) lizentziak ematea exekuzio unitateetan eta banaketa eremuetan, bai eta, puntualki, hirigintzako araubidea aldatu duten beste lurzati batzuetan; azken lurzati horiek hiri lurzoru finkatuan eta lurzoru urbanizaezinean daude. Udalerriaren gainerako zatia ez du etendurak ukituko, determinazio berriek ez dutelako aldatzen egungo hirigintzako araubidea.
5.-Nolanahi ere, aurreko puntuan aipatutako etendura urtebeteren buruan bukatuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 69.3 artikuluan xedatuarekin bat. Edonola ere, planeamendua behin betikoz onestearekin batera etendura iraungi eginen da.
6.-Aurkeztu diren alegazioak ebaztea, 2009ko maiatzaren 7ko osoko bilkura berezian hasiera batean onetsitako eta 2009ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 3an, argitaratutako Aiegiko Udal Plan Orokorraren kontrakoak. Udal Plana prestatu duen taldeak horretarako prestatu duen txostenean bezala ebatzi dira aurkeztutako 18 alegazioak. Alegazioei erantzuna eman dien agiria interesdunen eskura dago Aiegiko udal bulegoetan, eta bertan horren kopia eskuratzen ahal dute.
Aiegin, 2010eko urriaren 7an.-Alkate udalburua, José Artiz Segura.
Iragarkiaren kodea: L1016688