126. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

72/2010 EBAZPENA, urriaren 4koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 15eko 64/2010 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT-EUD izateko 17 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Ana Isabel Amadoz Ibáñez andrea baztertua ageri da behin betiko zerrendan, txanda irekiari dagokion atalean, tasa ordaindu duela ez frogatzeagatik. Espedientea aztertuta ikusi da akatsa egin dela bazterketa horretan, azterketa eskubideen tasa ezarritako epean ordaindu zuela egiaztatu baita.

Akatsa atzemanik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da zuzentzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Irailaren 15eko 64/2010 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea, txanda irekiko atalean, ondotik adierazten den moduan:

Honako hau dioen tokian:

"Baztertuak:

Tasa ordaindu duela ez frogatzeagatik:

AMADOZ IBÁÑEZ, ANA ISABEL"

Honela behar du:

"Onartuak:

AMADOZ IBÁÑEZ, ANA ISABEL"

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2010eko urriaren 4an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1016411