126. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO KONTUEN AUZITEGIA

Alkantzeagatiko B-93/2010 itzulketa-prozedura

Alkantzeagatiko B-93/10 itzulketa-prozeduraren barnean (Toki Erakundeak, Ezkabarteko Udala, Nafarroa) Kontuen Auzitegiko Epaiketa Ataleko 2. Departamentuko kontseilari jaunak 2010eko irailaren 6an emandako probidentzia betetzeko, honen bidez aditzera ematen da itzulketa-prozedura bideratzen ari dela Kontuen Auzitegiko Epaiketa Ataleko 2. Departamentu honetan, Ezkabarteko Udalaren kiroldegiko obren exekuzioaren inguruan ustez gertatu diren irregulartasunengatik.

Aditzera ematen da, kontabilitate-erantzukizunaren uziari eusteko edo aurka egiteko legez gaituta daudenak autoetan agertu ahal izan daitezen, behar den eran pertsonatuz, ediktu hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

Madrilen, 2010eko irailaren 9an.-Idazkaria, Juan Carlos López López.

Iragarkiaren kodea: J1016089