126. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Titulu judizialak betearazteko 0000080/2010 prozedura

Julissa Rojasek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Salsa Pintas, S.L.ren aurka epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 0000080/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2010eko uztailaren 22an:

Alderdi betearazleari ordaintzeko erreklamatzen diren diru kopuruak ezin izan dira lortu, betearazpenpeko alderdiaren ondasunak atxikitzeko egin diren jarduketek eta ikerketek ez baitute emaitza positiborik izan. Gainera, epaitegi honetan bideratutako 41/10 betearazpenean kaudimengabezia deklaratu da iragan ekainaren 29an. Beraz, egin bedi kaudimengabeziaren deklarazioa eta, hori baino lehen, Lan Prozedurari buruzko Legearen 274.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, entzunaldia eman bekie alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, hamabost eguneko epean beren eskubideari komeni zaiona eska dezaten, betearazpen-prozedurak aurrera egiteko. Hala egiten badute zordunaren ondasun zehatzak izendatu beharko dituzte, horien gaineko betearazpena abiaraz dadin.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bidea: berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea epaitegi honetan, idazkari judizialari zuzendua, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean; alderdiei jakinarazten zaie errekurtsoa jartze hutsak ez duela etenen errekurritutako ebazpena. (LPLaren 184.3 artikulua).

Eta Salsa Pintas, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urriaren 4an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1016449